Hiazinto Fernandorena
Hiazinto Fernandorena Setien (1930eko ekainaren 29a, Urnieta, Gipuzkoa – 2017eko urtarrilaren 6a, Andoain, Gipuzkoa) euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzale bat izan zen.
Hiazinto Fernandorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacinto Fernández Setién |
Jaiotza | Urnieta, 1930eko ekainaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Andoain, 2017ko urtarrilaren 6a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra, itzultzailea eta apaiz katolikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Ikastolen bultzatzailea izan zen. Lazkaon apaiz urte asko egindakoa, Hernaniko udaleko itzultzailea izan zen. Lazkaoko ikastolen sortzailea, Zumaiako ikastolarena ere bai. 1967ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Hiazintok Gordailu editorialean Ikastolaren Liburutegia izeneko liburu monografikoen bilduma gidatzen zuen. Beraren ideiari erantzunez, Donostiako Ingeniaritza Eskolako EKT taldea (Euskal Kultura Taldea) eta Jose Ramon Etxebarria bildu ziren, eta talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorrek. EKT horretatik sortu zen Elhuyar taldea 1974an. Nolanahi ere, Gordailuko liburu monografiko haiekin ez zituzten betetzen Oinarrizko Heziketa Orokorreko (OHO, 1970) legearen programa ofizialak, eta ikastolen legalizazioa oraindik airean zegoela kontuan izanik, irakaskuntza arautuko arlo eta gai guztiei zegozkien irakasmaterialak prestatzeko proiektua plazaratu zuten. Horretan giltzarria izan zen Iker taldea, 1970eko hamarkadaren hasieran militantzia politikoa eta militantzia kulturala bateraturik zeuden garaian sortua, EHAS alderdiaren proiektu modura. Proiektu kultural bat zen, argitaletxe bat antolatzekoa, euskarazko produkzioa bultzatzekoa.[2][1]
Idazlanak
- Gilen Tell / Schiller [itzul.] (1979)
- Gure baserriak, Hernani [elkarlanean] (2003)
Erreferentziak
- «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- Agirre, Katixa; Irazustabarrena, Nagore. (2002-10-27). «1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
Kanpo estekak
- Hiazinto Fernandorena Setien hil da, ikastolen bultzatzailea. 2017ko urtarrilaren 7a. Berria.eus
- Hiazinto Fernandorena Setien. Euskaltzaindia.eus