Hezur-muin

Hezur-muina immunitate-sistema primarioa osatzen duten bi zatietako bat da, timoarekin batera. Anatomikoki, hezurren barrualdean dagoen ehun malgua da, erdi solidoa eta erdi likidoa, eta bi mota nagusi ditu: muin gorria, odolaren zelulak sortzen dituena, eta muin horia, gantz zelulez osatutakoa.

Hezur-muin
Xehetasunak
Konponenteakbone marrow cells (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezmedulla ossium
MeSHA15.382.216
TAA13.1.01.001
FMA9608
Terminologia anatomikoa

Gorputzeko hezur handietan dago hezur-muina: burezurrean, aldakan, bularrezurrean, saihets-hezurretan....

Oso funtzio garrantzitsua dauka globulu gorrien ekoizle moduan, batik bat hezur handietan kokatutako muinak. Leukozitoek eta plaketek ere hezur-muinean dute haien jatorria.

Gaixotasunak

Hezur muinarekin lotutako eritasunen artean leuzemia, mieloma, anemia eta panzitopenia ditugu, besteak beste, eta beraz ehun honen biopsiaren bidez antzeman daitezke.

Transplantea

Hezur-muinaren transplantea sarritan da aurrean aipatutako gaixotasunen tratamendurik egokiena da, EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan ere egiten den prozedura dena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.