Heyselgo hondamena
Heyselgo hondamena (frantsesez: Drame du Heysel; nederlanderaz: Heyseldrama; italieraz: Strage dell'Heysel) 1985eko maiatzaren 29an Bruselako Heysel estadioan izandako gertakaria izan zen. 39 futbolzale hil ziren (32 italiar- gehienak Juventus FCeko jarraitzaileak-, lau belgikar, bi frantziar eta britainiar bat) Liverpool FCen eta Turingo Juventusen arteko Europako Futbol Koparen (gaur egun UEFAko Txapeldunen Liga) finalaren atarian izandako zale jende-oldearen ondorioz, talde ingeleseko hooliganen eta italiar tiffosso gehienen arteko istilu batek eraginda. Gertakariek, gainera, 600 zauritu eragin zituzten. Tragedia 56 hildako utzi zituen Valley Paradekoa gertatu eta bi astera gertatu zen.
Heyselgo hondamena | |
---|---|
Mota | stampede (en) stadium disaster (en) |
Data | 1985eko maiatzaren 29a |
Kokaleku | Heysel (en) |
Herrialdea | Belgika |
Kirola | futbol |
Kausa | crowd collapses and crushes (en) |
Pertsona hilak | 39 |
Pertsona zaurituak | 600 |
Johan Mahieu Belgikako poliziaburuaren eta Hervé Brouhon Bruselako alkatearen erabakiz, «gerra zibil bat saihesteko»,[1] partida hasiera batean aurreikusitako ordutegia baino ordubete eta 25 minutu beranduago jokatu zuten, nahiz eta Juventuseko jokalarien eta teknikarien osoko bilkuraren ezezkoa jaso.[1][2]
UEFAk aurrekaririk gabeko zigorra ezarri zuen futbolaren munduan tragediaren ondorioz: ingeles futbol-talde guztiei bost urteko betoa ezarri zien Europako lehia orori, Liverpoolentzat zigorraren bikoitza ezarrita, nahiz eta azkenean klubari sei urtera jaitsi zioten zigorra; gainera, Heyselgo estadioa futbol-partidetarako itxi egin zuten, ondoren eraitsi eta berreraiki zuten arte.
Hildakoak
Hona hemen hildakoen zerrenda:[3]
- Rocco Acerra (28 urte)
- Bruno Balli (50 urte)
- Alfons Bos (35 urte)
- Giancarlo Bruschera (34 urte)
- Andrea Casula (10 urte)
- Giovanni Casula (43 urte)
- Nino Cerrullo (23 urte)
- Willy Chielens (41 urte)
- Giuseppina Conti (17 urte)
- Dirk Daeninckx (27 urte)
- Dionisio Fabbro (51 urte)
- Jaques François (45 urte)
- Eugenio Gagliano (35 urte)
- Francesco Galli (25 urte)
- Giancarlo Gonnelli (45 urte)
- Alberto Guarini (20 urte)
- Giavacchino Landinni (49 urte)
- Roberto Lorentini (31 urte)
- Barbara Lusci (57 urte)
- Franco Martelli (22 urte)
- Gianni Mastroiaco (20 urte)
- Sergio Bastino Mazzino (37 urte)
- Loris Messore (28 urte)
- Rocco Papaluca (37 urte)
- Luigi Pidone (31 urte)
- Benito Pistolato (49 urte)
- Patrick Radcliffe (37 urte)
- Domenico Ragazzi (44 urte)
- Antonio Ragnanese (29 urte)
- Claude Robert (27 urte)
- Mario Ronchi (42 urte)
- Domenico Russo (26 urte)
- Tarcisio Salvi (49 urte)
- Gianfranco Sarto (46 urte)
- Mario Spanu (41 urte)
- Giuseppe Spolaore (54 urte)
- Tarcisio Venturin (23 urte)
- Jean-Michel Walla (32 urte)
- Claudio Zavaroni (28 urte)
Erreferentziak
- (Italieraz) «Cosi' all'Heysel esplose la furia hooligan Gli assalti inglesi fecero crollare un muro: 39 morti» La Stampa.
- (Ingelesez) «BBC On This Day: 29.05.1985: Fans die in Heysel rioting» BBC 2005-5-29.
- (Italieraz) 39 Angeli ❤ Heysel. .