Hexaplex trunculus
Hexaplex trunculus gastropodo bat da. Espezie hau sakonera txikiko hondoetan bizi ohi da, batez ere hondartza harritsuetan.
Hexaplex trunculus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Neogastropoda |
Familia | Muricidae |
Generoa | Hexaplex (en) ![]() |
Espeziea | Hexaplex trunculus Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Tiroko gorrindola |
Habitata eta biologia
Espezie dioikoa da, sexuak bereizita daude eta barne-ernalketaren bidez ugaltzen dira. Arrautzak kapsuletan jartzen dira substratuari itsasten zaizkion masa handiak osatuz. Kataluniako uretan ugal-aldi bereizten dira, bat apirilean garrantzi txikiagokoa eta bestea ekain-uztailean. Kostaldeko espezie bat ere bada, hondo hareatsuen gainean bizi da, normalean, Posidonia eta Zoosterako alga komunitateetatik hurbil, 1-200era bitarteko metro sakoneran.
Banaketa
Hexaplex trunculus jatorriz Mediterraneokoa eta ipar-ekialdeko Atlantikokoa da, Marokotik (Tanger) Portugalgo hegoalderaino (Cascais). 1985ean aipatu zen lehen aldiz espezie hori Galizian, maskor hutsen presentziarekin.