Hexagrama

Geometrian, hexagrama (antzinako grezierazko ἕξγραμμον hitzetik: "sei lerro") sei zuzenkirekin eraikitako izar-poligonoa da, sei puntako izar bat. Hexagrama erregularra bi hiruki aldeberdinekin eraikitzen da. Hexagramaren zuzenkiak elkartzean hexagono bat sortzen da barruan.

Hexagrama erregularra
MotaPoligono erregularra
Aldeak6 zuzenki
Schläfli sinboloa{6/2}, 2{3} edo {{3}}
Simetria-taldeaD6
Barne-angelua60°
PropietateakIzar-poligonoa, ziklikoa, aldeberdina, isogonala

Hainbat kulturatan erabiltzen dute ikur gisa, zeinek bere esanahiarekin; adibidez, Judaismoan, Hinduismoan, Islamismoan eta Okultismoan.

Bada ere hexagrama izeneko mahai-joko bat.[1]

Erreferentziak

  1. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.