Hewlett-Packard

Hewlett-Packard hornigai elektronikoen fabrikatzailea. Palo Alton (Kalifornia, Estatu Batuak) du egoitza nagusia. Konpainiaren zeregin nagusia informatika, analisi eta neurri-sistema eta produktu elektronikoak diseinatzea, egitea eta haiek behar bezala zaintzeko zerbitzua eskaintzea da. Hewlett-Packardek (HP) 100.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditu, eta fabrikak, ikerketa eta garapenerako zentroak, biltegiak eta administrazio-egoitzak ditu 100 herrialde baino gehiagotan. Ordenagailu edo konputagailuen eta haiekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuen salmentak diru-sarrera guztien % 70 inguru hartzen du.

Hewlett-Packard
Datuak
Izen ofiziala
Hewlett-Packard Development Company, L.P.
Motanegozioa, camera manufacturer (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreahardwarea, Informazio teknologia eta International Standard Industrial Classification (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaLinux Fundazioa
Eskumendekoak
Aruba Networks (en) Itzuli, HPE 3PAR (en) Itzuli, HP Enterprise Services (en) Itzuli, HP Software Division (en) Itzuli, Hewlett Packard (France) (en) Itzuli, Hewlett-Packard (India) (en) Itzuli, Hewlett-Packard Japan (en) Itzuli, Hewlett-Packard (Australia) (en) Itzuli, HP Israel (en) Itzuli, Hewlett-Packard (Austria) (en) Itzuli, Hewlett Packard (United Kingdom) (en) Itzuli, Hewlett Packard (Germany) (en) Itzuli, Hewlett Packard (Canada) (en) Itzuli, Hewlett Packard (Netherlands) (en) Itzuli, HP Japan (en) Itzuli, Q30254561 Itzuli eta Q111904265 Itzuli
Enplegatuak66.000 (2017)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaMeg Whitman
Egoitza nagusi
  • Palo Alto
  • 37.4139°N 122.147°W / 37.4139; -122.147
Osatuta
Legezko formalimited partnership (en) Itzuli
Zeren jabe
3Com (en) Itzuli, Compaq (en) Itzuli, Autonomy Corporation (en) Itzuli, Apollo Computer (en) Itzuli, Electronic Data Systems (en) Itzuli, Palm, Inc. (en) Itzuli, HPE 3PAR (en) Itzuli, Aruba Networks (en) Itzuli, Fortify Software (en) Itzuli, HP Enterprise Business (en) Itzuli, Snapfish Lab (en) Itzuli eta Utimaco Atalla (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak103.206.000.000 $ (2014)
Kapital berekia27.127.000.000 $
Diru-sarrerak2.000.000.000 $ (2015)
Irabazi garbia5.014.000.000 $ (2014)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa
Historia
Sorrera1939ko urtarrilaren 1a
Sortzailea
William Hewlett
David Packard (en) Itzuli
SorlekuaPalo Alto
AurrekoakCompaq (en) Itzuli, Digital Equipment Corporation (en) Itzuli, Neoware (en) Itzuli eta 3Com (en) Itzuli
OndorengoakHP Inc. eta Hewlett Packard Enterprise (en) Itzuli
Desagerpena2015eko azaroaren 1a
webgune ofiziala
Facebook: HP Twitter: HP Instagram: HP LinkedIn: hewlett-packard TikTok: HP Edit the value on Wikidata

HPk era askotako produktuak eskaintzen ditu: erabiltzaile bakarrarentzako konputagailuak (lan-estazioak eta konputagailu pertsonalak), erabiltzaile askorentzako sistemak (minikonputagailuak), softwareak, periferikoak (inprimagailuak, eskanerrak eta abar barne), sareetarako produktuak, eta abar.

Historia

Stanfordeko ingeniari William Hewlett eta David Packardek sortu zuten konpainia, 1939an, Palo Altoko garaje batean, kapital txiki batekin. Walt Disneyk, haien lehen bezeroak, Fantasia (1940) filma egiteko erabili ziren oszilatzaileak erosi zizkien. 1947an konpainia elkarte anonimo bihurtu zen. Egiaztatze- eta neurtze-konpainia gisa sortu zen, aitzindaria izan zen osziloskopio digitala bezalako teknologietan, eta aplikazio berriak sortu zituen bere ikerketa eta medikuntza-tresnetako konputagailuentzat. 1970 eta 1980ko hamarraldietan, Silicon Valleyko (Kalifornia) konpainia gazte, ausart eta teknologia aurreratukoen eredua izan zen. Halaber, Estatu Batuetan hobekien kudeatutako konpainia izan zen urte askotan. 1972an HP-35 kalkulagailu iraultzailea merkaturatu zuen, munduko lehen esku-kalkulagailu zientifikoa, eta HP-3000 enpresa-konputagailua. Hamarraldi haren bukaeran konputagailuen salmentak konpainiaren diru-sarrera guztien erdia hartzen zuen. 1977an konpainiaren sortzaileek John Young hautatu zuten haien ondorengo izateko. Youngen lehendakaritzapean sortu ziren HPren mahai gaineko lehen mainframe-a, lehen LaserJet inprimagailua, eta lehen konputagailu pertsonala. Arrakasta gorabehera, 1980ko hamarraldiaren bukaeran, konpainia ez aurrera ez atzera egiten ez zuela geratu zen, barne-burokrazia astunarengatik, antolakuntza-arazo handiengatik, eta erabakiak adostasunez hartzeko sistema konplexuagatik.

1990ean Youngek, irabazien galerari eta produktu berriak merkaturatzeko atzerapenei aurre hartu nahirik, David Packard sortzailearengana jo zuen, artean Kontseiluko Lehendakari eta akzionista independente handiena baitzen. Urte horretan bertan, udazkenean, Packard eta Youngek konpainia berrantolatzeko plangintza bat iragarri zuten. Besteak beste, gastu-murrizketa, borondatezko kaleratzeak eta erretiroa aurreratzeko programen hobekuntza proposatzen zuten. Gainera, ordura arteko salmenta-sail bakarra produktu mota bakoitzeko sail banatan banatu zen, eta produkzio- eta administrazio-jarduerak sendotzeko neurriak hartu zituzten, ikerkuntza eta garapenerako inbertsioak batere murriztu gabe. Youngek 1992ko urrian hartu zuen erretiroa, eta Lewis E. Plattek bete zuen haren lekua. Hewlett-Packardek garrantzi handiko lekua du mahaiko laser-inprimagailuen merkatuan. 1984an, Canon enpresarekin elkarlanean, kalitate handiko eta moduzko lehenengo mahaiko inprimagailu laserra merkaturatu zuen. 1989an inprimagailuaren 60 bertsio baino gehiago ziren arren, Asian egindakoak, HPk hobekuntza teknikoak egiten eta prezioak merkatzen segitu zuen.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.