Heterozigoto
Bizidun diploideetan, organismo bat heterozigotoa da gene batekiko gene horren bi alelo desberdinak dituenean. Hots, heterozigotoak gene bereko bi alelo desberdinak ditu.
Heterozigotoari ere hibridoa deritzo.
Aleloak gainartzaileak ala azpirakorrak izan daitezke. Bi horietako zein den jakiteko, heterozigotoari so egin behar zaio: alelo gainartzailea da heterozigotoaren fenotipoan agertzen dena.
Esaterako, ilarraren haziaren kolorea mugatzen duen geneak bi alelo ditu: batek hori kolorea eragiten du (A), eta besteak kolore berdea (a). Alelo gainartzailea A da, heterozigoto guztiak (Aa genotipo dutenak) fenotipo horia dutelako.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.