Heterosexualitate
Heterosexualitatea sexu desberdineko pertsonen arteko erakarpen erromantikoa, erakarpen sexuala edo portaera sexuala da. Sexu-orientazio gisa, heterosexualitatea honako hau da: «Sexu desberdineko pertsonenganako erakarpen emozional, erromantiko eta/edo sexualen eredu iraunkorra». Beste modu batera adierazita «Erakarpen horietan, lotutako portaeretan eta atrakzio horiek partekatzen dituzten pertsona-komunitate bateko kide izatean oinarritutako pertsona baten identitate-zentzuari egiten dio erreferentzia»[1]. Bisexualitatea, homosexualitatea eta heterosexualitatea dira sexu-orientazioaren hiru kategoria nagusienak.
Hainbat kulturatan, pertsona gehienak heterosexualak dira[2]. Zientzialariek ez dakite zergatik dagoen sexu-orientazioa, baina teorizatzen dute genetikak, hormonek eta inguruaren influentziak[3][4][5] eragina dutela, eta ez dela aukera aske bat[6].
Heterosexual edo heterosexualitate terminoa gizakiei aplikatu ohi zaie, baina jokabide heterosexuala ugaztun ia guztietan ikusten da, baita beste animalia batzuetan ere.
Hizkuntza
Etimologia
Heteros hitza grekotik dator, aurrizki horrek beste bat edo desberdina esan nahi du, eta sexualis hitza latinetik dator, sexua esan nahi duena.[7] Heterosexualitate terminoa James G. Kiernan mediku iparramerikarrak erabili zuen lehen aldiz 1892ko maiatzean, Chicago Medical Recorder aldizkarian «perbertsio sexualari» buruz argitaratutako artikulu batean. Artikulu horretan heterosexualitatea beste sexuko pertsonekiko apetitu anormal gisa definitzen zen. Heterosexual terminoa beste mediku batzuek ere erabili zuten, homosexualari eta heterosexualari joera erotiko naturalak eta pultsio normalak dituzten gizaki bihurtzeko aukera ematen dieten tratamenduei buruz ari zirenean.
Urteak aurrera, 1901eko Dorland Medical Dictionary-k heterosexualitatea beste modu batera definitu zuen. Izan ere, bere ustetan beste sexuarekiko desira sexual anormala edo perbertitua zen. Ondorioz, heterosexualitatea, homosexualitatea bezala, sendatu beharreko gaixotasun gisa definitu zen. Sexualitatearen kontzepzio hori zalantzan jarri zuen, besteak beste, Sigmund Freudek (austriar mediku neurologoa). 1905ean, sexu-teoriari buruzko hiru saiakera lan argitaratu zuen, zalantzan jarri zuen beste sexuarekiko erakarpena gauza naturala ote zen. Freuden arabera, ez litzateke heterosexuala jaioko, baizik eta beste sexuko pertsonenganako erakarpen sexuala haurtzaroko ikaskuntzaren emaitza izango litzateke. André Gidek ideia hori garatu zuen 1911n, heterosexismo kontzeptua proposatzean, hau da, kontrako sexuarekiko erakarpenaren inposaketa soziala.[8]
Azterketa akademikoak
Ingurumena eta sexu orientazioa
Ez da argi eta garbi frogatu sexu-orientaziorako determinatzaile sinple eta berezirik, baina zientzialariek uste dute faktore genetikoen, hormonalen eta ingurumenekoen konbinazio batek sexu-orientazioa baldintzatzen duela[9][10][11]. Teoria biologikoen alde egiten dute sexu-orientazioaren kausak azaltzeko[2][3]; izan ere, arrazoi ez-sozialak eta biologikoak babesten dituzten ebidentzia gehiago daude sozialak baino, batez ere gizonezkoentzat[2][9][10].
Orientazio heterosexualaren garapenarekin zerikusia duten faktoreen artean geneak, jaio aurreko hormonak eta garunaren egitura daude, baita ingurunearekin duten elkarreragina ere.
Historia
Gaur egun heterosexualitateak duen indarrari erreparatuz, harritu egiten gaitu jakiteak heterosexualitate terminoak ez duela bide erraza izan historian zehar. Urteak atzera, heterosexualitatea negatiboki definitu da denbora askoan. Giza historiaren zatirik handienean, gizonen eta emakumeen arteko ezkontzak ez zuen desioarekin lotura, aldiz, ekonomia eta ugalketa araudien ondorioa zen.
Heterosexual hitza XIX. mendearen erdialdean onartu zuen Karl-Mária Kertbeny izeneko kazetari austrohungariar batek. Berak sortu zuen "heterosexual" eta "homosexual" hitzak, iritzi publikoari eskubide sexual berdinak eta desio desberdinak dituzten bi pertsona mota horiek existitzen direla erakutsi nahian.[12]
Hala ere, psikiatrek, 1880 eta 1980 urteen artean, termino horien balioa eta pertsonen sexu gustuak ikertzen hasi ziren.[13] Horrela, homosexualak sexu bereko beste batzuk gustuko dituzten pertsonatzat definituak izan ziren eta heterosexualak sexu desberdinen artean erakartzen direnak. Hortik aurrera, medikuntzaren adarrak ikuspegi zientifiko eta onartu batetik hartu zuen heterosexual terminoa. Bestalde, beste sexu-orientazio batzuk, hala nola homosexualak, desbideratze gisa katalogatu ziren. Izan ere, homosexualitatea nahasmendu psikiatrikoen zati gisa hartu zen duela gutxi arte.[13]
Sinbolismoa
Sinbolismo heterosexuala gizakiaren sorreratik dator, genero-sinboloekin eta ugalkortasunaren eta arte primitiboaren neurri erritualekin. Europako tradizioetatik eratorritako gizarteetako heterosexualitatearen sinbolo modernoek antzinako sineste horietan erabilitako sinboloei egiten diete erreferentzia oraindik. Irudi horietako bat Marteko sinboloaren konbinazio bat da, gerraren erromatar jainkoa, maskulinitatearen behin betiko sinbolo maskulinoa bezala, eta Venus, maitasunaren eta edertasunaren erromatar jainkosa, feminitatearen behin betiko sinbolo femeninoa bezala.[14]
Bandera heterosexualaren proposamena, LGBT bandera ostadarraren koloreen ordez gris-eskala da. Bandera heteroflexiblearen oinarri gisa ere erabiltzen da. Genero bitar bakoitza irudikatzeko gaur egun erabiltzen diren beste sinbolo batzuk gizonentzako kolore urdina eta emakumeentzako arrosa dira, nahiz eta antzinateko kultura batzuetan guztiz kontrakoa gertatzen zen. Izan ere, arrosa tonu gorrixkek sorrarazten duten oldarkortasun eta oldarkortasunarekin lotzen baitzen, zeru urdina zeruaren fintasun eta edertasunarekin lotzen zen bitartean. Toki askotan, bereizketa hori ez zen existitzen, eta bi koloreak XVIII. mende ingurura arte erabiltzen ziren. Handik denbora batera, arrosa maskulinoa sinbolizatzeko ere erabiltzen hasi zen, eta urdina, berriz, femeninoarentzat, harik eta pixkanaka gaur egungoaren guztiz kontrako ohitura bihurtu zen arte. XX. mendean arrosaren feminizazioa eta urdinaren maskulinizazioa gertatu ziren, batez ere ehun-industrien eta haurrentzako jantzien eraginez.
Kultura
Gure gizartea mundu heterosexual eta normatibo batean dago barneratuta. Ikus-entzunezko material gehiena heterosexuala da, baita literatura ere. Guztiok hezi gara erreferente heterosexual eta maskulinoen artean, hala nola, film, liburu eta telesailak ikustean. Protagonista guztiak estereotipo berdinetan daude murgilduta, gutxi dira pertsonaia homosexualak dituztenak. Ondorioz, askok egokitu eta etsi egin behar izan dute identifikatzen ez diren pertsonaiak ikustean. Estereotipo horiek sortu dute homosexualenganako diskriminazioa, txikitatik horiekin batera hazi gara eta gure gustukoa zalantzan jartzen dugu gizartearen gehiengoarekin bat egiten ez duela ikustean.
LGTB pertsonen aurkakoen edo homosexualen arteko ezkontzaren argudio asko daude. Hori dela eta, garrantzitsua da LGTB literatura, kolektiboarentzat ez ezik, gizartearentzat ere. Eta literatura, beste edozein adierazpide eta komunikazio bide bezala, egokia da hori lortzeko.[15]
Erlijio-alderdiak
Gehienetan, ezkontzako tradizio erlijiosoek batasun heterosexualekin egiten dute bat. Ia erlijio guztiek uste dute gizon eta emakume baten arteko legezko sexua soilik onartu behar dela, baina askok sexua bekatu gisa ikusten dute. Erlijio horiek sexu-harreman guztiak bekatuzko zerbait gisa ikusten dituzte, eta zelibatoa sustatzen dute. Beste erlijio batzuek harreman heterosexualak zelibatoaren azpitik ikusten dituzte. Erlijio batzuek zelibatoa eskatzen dute zenbait funtziotan, hala nola apaiz katolikoetan; hala ere, Eliza Katolikoak ere uste du ezkontza heterosexuala sakratua eta beharrezkoa dela.[16] Hala ere, badaude salbuespen batzuk: tradizio budista eta hinduak, Unitarismo Universalista, Komunitate Metropolitarreko Eliza...
Heteronormatibitatea eta heterosexismoa
Heteronormatibitateak heterosexualitatea sustatzen duen mundu-ikuskera adierazten du edo horrekin lotzen da, pertsonen sexu-orientazio normal gisa. Genero-binarismoa gehitzen du (hau da, bi genero desberdin eta kontrajarri baino ez daudela) eta sexu eta ezkontza harremanak egokiagoak direla kontrako sexuko pertsonen artean. Ikuspegi heteronormatibo batek, beraz, sexu biologikoaren, sexualitatearen, genero-identitatearen eta genero-rolen lerrokatzea inplikatzen du. Heteronormatibitate sozialak lesbiana, gay eta bisexualengan dituen ondorioak pribilegio heterosexualtzat har daitezke.[17]Genero-rol zorrotzak eslei diezazkieke gizonei eta emakumeei. Generoaren eta sexualitatearen aditu askok argudiatu dute heterosexualitate derrigorrezkoa, arau heterosexualak betetzea, heterosexismoaren alderdi bat dela. Ondorioz, heterosexualitatearen normaltasunetik aldentzen den edozein pertsona desbideratutzat edo gorrotagarritzat jotzen da.
Heterosexismoa sexualitatearen eta kontrako sexuko pertsonen arteko harremanen aldeko aurreiritzi edo diskriminazio modu bat da. Denak heterosexualak direla pentsa daiteke, eta gay, lesbiana, bisexual, asexual edo transgeneroen aurkako diskriminazio mota bat eragin.[14]
Demografia
Gizartean sexu-orientazioari buruz dauden aurreiritzien ondorioz, ez dago sexu-orientazio jakin bat duten pertsonen portzentajearen zifra zehatzik. Izan ere, homosexualitatea eta bisexualitatea legez kanpo kokatzen da herrialde askotan. Pertsona asko diskriminazioagatik homosexualak edo bisexualak direla esateko beldur dira; beraz, inkestek argi eta garbi homosexualak edo bisexualak direla dioten pertsonak bakarrik hartzen dituzte kontuan.
Inkestak
LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasunari buruzko inkestaren datuen arabera, mundu osoko biztanleriaren % 80 heterosexuala da. Inkesta 27 herrialdetako 19.069 pertsonari egin zitzaien.
Generoa/adina | Heterosexuala | Ez-heterosexuala | Ez dakitenak |
---|---|---|---|
18-29 | 90.1% | 6.4% | 3.5% |
30-49 | 93.6% | 3.2% | 3.2% |
50-64 | 93.1% | 2.6% | 4.3% |
65+ | 91.5% | 1.9% | 6.5% |
Espainia heterosexualak ez diren biztanleen ehuneko handiena duen munduko hirugarren herrialdea da eta Europako lehena. Izan ere, % 78k heterosexualak direla diote, eta % 10ek nahiago dute beren sexu-identitatea ez adierazi.
Zehazki, espainiarren % 6k dio bisexuala dela, % 5a gay-a eta beste % 1a pansexuala edo omnisexuala, hau da, % 12a ez-heterosexuala da. Alemania eta Erresuma Batuan, aldiz, %11a da ez heterosexuala eta % 10a Herbehereak, Belgika eta Suedian.[18]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Answers to Your Questions For a Better Understanding of Sexual Orientation and Homosexuality» https://www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
- (Ingelesez) Bailey, J. Michael; Vasey, Paul L.; Diamond, Lisa M.; Breedlove, S. Marc; Vilain, Eric; Epprecht, Marc. (2016-04-25). «Sexual Orientation, Controversy, and Science» Psychological Science in the Public Interest 17 (2): 45–101. doi: . ISSN 1529-1006. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
- (Ingelesez) Frankowski, Barbara L.. (2004-06-01). «Sexual Orientation and Adolescents» Pediatrics 113 (6): 1827–1832. doi: . ISSN 0031-4005. PMID 15173519. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
- (Ingelesez) Lamanna, Mary Ann; Riedmann, Agnes; Stewart, Susan D.. (2014-01-17). Marriages, Families, and Relationships: Making Choices in a Diverse Society. Cengage Learning ISBN 978-1-305-17689-8. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
- (Ingelesez) Stuart, Gail Wiscarz. (2014-04-14). Principles and Practice of Psychiatric Nursing - E-Book. Elsevier Health Sciences ISBN 978-0-323-29412-6. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
- (Ingelesez) Kersey-Matusiak, Gloria. (2013). Delivering Culturally Competent Nursing Care. Springer Publishing Company ISBN 978-0-8261-9381-0. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
- (Ingelesez) «Definition of hetero | Dictionary.com» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- Gherchanoc, Florence. (2015-12-01). «Sandra Boehringer (textes réunis et présentés par), Louis-Georges Tin (coll.), Homosexualité. Aimer en Grèce et à Rome» Clio (42): 243–244. doi: . ISSN 1252-7017. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- (Ingelesez) LeVay, Simon. (2010-09-30). Gay, Straight, and the Reason Why: The Science of Sexual Orientation. Oxford University Press ISBN 978-0-19-975296-6. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- (Ingelesez) Lamanna, Mary Ann; Riedmann, Agnes; Stewart, Susan D.. (2014-01-17). Marriages, Families, and Relationships: Making Choices in a Diverse Society. Cengage Learning ISBN 978-1-305-17689-8. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- (Ingelesez) Stuart, Gail Wiscarz. (2014-04-14). Principles and Practice of Psychiatric Nursing - E-Book. Elsevier Health Sciences ISBN 978-0-323-29412-6. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- (Gaztelaniaz) Hernández, Juan Pablo Carrillo. «Breve historia de la invención de la heterosexualidad» PIJAMASURF.COM (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Gaztelaniaz) «¿Cuándo se “inventó” la heterosexualidad?» BioBioChile - La Red de Prensa Más Grande de Chile 2014-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Thailandieraz) hmong.wiki. «Heterosexualidad TerminologíayDemografía» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- (Gaztelaniaz) «LA LITERATURA LGTB» Qué Leer 2018-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- Kumar, B T Sampath; Vinay Kumar, D; Prithviraj, K.R.. (2015-04-07). «Wayback machine: reincarnation to vanished online citations» Program 49 (2): 205–223. doi: . ISSN 0033-0337. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) Harris, John; White, Vicky. (2018-01-10). A Dictionary of Social Work and Social Care. Oxford University Press ISBN 978-0-19-251686-2. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- (Gaztelaniaz) «España se ubica como el primer país europeo con mayor porcentaje de población no heterosexual» El Universo 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).