Hetera

Hetera, hetæra edo hetaira (grezieraz, ἑταῖραι, hetairai) ziren Antzinako Greziaren goi prostitutak. Luxuzko prostituzioarekin batera konpainiako emakumearen papera betetzen zuen. Grezian prostituta arruntak ere bazeuden baina horiek pornai izena zuten.

Aspasia, hetera ospetsua izan zen.

Heterak gizartean

Emakume hauek gizartean askotan prestigio handia zuten. Independeteak ziren eta zergak ordaintzen zituzten. Haien iritziak eta sinemenak gizonen artean errespetu handiz entzuten ziren eta sinposiumetan (συμπόσιον) hartzen zuten parte. Orokorrean, esklabu izandako emakumeak edo atzerritarrak ziren. Ederrak ziren eta dantza zein musikarako prestakuntza berezia zuten. Emakume arrunten artean heziketa jasotzea ez zen oso ohikoa, bai heteren artean.

Irudia eta janzkera

John William Godwarden margolanean Atenas hetairaren irudia ikus daiteke. 1908.

Emakume arruntek lihozko eta artilezko itxurazko jantziak erabiltzen zituzten bitartean, heterek jantzi gardenak eramaten zituzten, askotan azafrai-kolorekoak; dena dela, ohikoa zen ere ohiko bizimoduan biluzik ikustea. Eguzkipean lan egiteko beharrik ez zutela adierazteko berun-zuriz makilatuak joaten ziren. Orrazkerak goi mailako emakumeen antzekoak ziren: korapilatsuak eta ileordez beteta. [1][2] Pubiseko biloak mozteko pasta berezi bat erabiltzen zuten, dropax izenekoa, ozpinez eta Txipreko lurrez egina.[3]

Hetera ospetsuak

Hetaira taldea

Hetaira prostituten eskubideen alde ari den Madrilgo taldea da. 2003an Giza Eskubideen René Cassin Saria lortu zuen.[4]

Heterak artean

Bai Antzinako Greziako artean baita ere XIX. eta XX. mendeko artean ohiko gaia izan da hetereena:

Erreferentziak

  1. Hetaira
  2. [https://web.archive.org/web/20130110204846/http://www.hist.uib.no/antikk/antres/Womens%20life.htm Women in classical Athens in the shadow of North-West Europe or in the ligth from Isntabul
  3. .
  4. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.