Hetepheres II.a

Hetepheres II.a Antzinako Egiptoko erregina bat izan zen, Dyedefra faraoiaren emaztea eta Egiptoko IV. dinastiako partaideetatik, gehien bizi izan zenetako bat.

Abu Roashen, Dyedefraren hil multzoan aurkitutako Hetepheres II.aren izena daraman esfingea.

Bizitza

Keopsen alaba zen, eta bere aitona Snefru faraoiaren erregealdian, edo bere aitaren erregealdiko lehen urteetan jaio zen. Meretitesen hilobian aurkitutako idazkun txataldu batek, dirudienez, hau bere ama zela adierazten du.

Keopsen erregealdian, Hetepheres II.a bere anaia Kauab oinordeko printzearekin ezkondu zen, honekin, seme-alaba bat behintzat izan zuelarik, Meresankh III.a izeneko alaba bat. Kauab hil ondoren, bere beste anaia batekin ezkondu zen, faraoi izango zen Dyedefrarekin, Keopsen oinordekoa izan zena Egiptoko tronuan. Bigarren aldiz alargun Dyedefra hil ondoren, Ankhaf chatyarekin ezkondu zen, errege familiako beste kide bat, Keopsen anaia. Bere alaba Meresankh III.a, Dyedefraren anaia eta oinordekoa izan zen Kefrenekin ezkondu zen.

Errege familiaren barnean ezkontza ohikoa zen arren, kasu honetan azaltzen den moduko ezkontza ugariak ez ziren hain ohikoak. Arrazoia, ziuraski, eskubide dinastikoen gordetzailea zela zen, Erregearen Ama izan ez zen arren, baina honek ez du bere hirugarren ezkontzaren zergatia azaltzen, bere estatusa mantentzeko izan zela iradoki den arren.

G7350 hilobia, jatorrian Hetepheresentzako zena eta honen alaba Meresankh III.a lurperatuta dagoen tokia.

Hirugarren aldiz alargundu zen, Ankhaf hil ondoren, eta bere alaba Meresankh ere bere aurretik hil zen, honi, bere hilobia utzi ziolarik, Gizako mastaba bat, G7350 bezala katalogatua. Shepseskafen erregealdiaren hasieran hil zen, Mizerinoren seme eta oinordekoa zena, eta, beraz, Egiptoko IV. dinastiako bost (edo sei, Snefru oraindik bizi zela jaio bazen) faraoiren erregealdien lekuko izan zen. Non lurperatu zuten ez da ezagutzen, bere lehen senarraren hilobian, sekula amaitu ez zen hil kamera bat zuen arren, G7110-7120 mastaban. Abu Roashetik gertu, bere izena daramaten objektuak aurkitu izanak, bere hilobia, Dyedefraren piramidearen multzotik gertu egon daitekeela adieraz lezake.

Bere garaiko testigutzak

  • Hetepheres eta Meresankh besarkatuta aurkitzen diren irudiak, G7350 hilobian aurkituak. (Bostongo Arte Ederren Museoa)
  • Abu Roashen aurkitutako bere izena daraman esfingea. Aurkitutako esfingeen artean antzinakoena da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hetepheres II.a Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.