Hetauda
Hetauda (nepaleraz हेटौडा) Nepalgo Narayani Guneko hiriburua da. 1991eko erroldan 53.836 biztanle zituen.
Hetauda | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nepal |
Zona | Rapti Gunea |
Izen ofiziala | हेटौडा |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°25′N 85°02′E |
Azalera | 261.59 km² |
Altuera | 345 m |
Demografia | |
Biztanleria | 84.671 (2011) 84.000 (2010) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 323,68 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 057 |
Ordu eremua | Nepal Standard Time (en) |
hetaudamun.gov.np |
Geografia
Tribhuvan errepidean dago Katmandutik 132 kilometro hegoaldera. Ibar natural baten erdian kokaturik dagon Rapti, Samari eta Karra ibaiek bat egiten duten tokian gero Narayani ibaiarekin bat egiteko. Iparraldean Mahabharata mendiek banatzen dute Katmanduko ibarretik eta hegoaldean Siwalik mendiak ditu Terai lautadatik bereizteko.
Historia
Makwanpur etxea zen bertako erresuman agintzen zuena. Nepal batu zuen Prithvi Narayan Shah erregea bertako printsesarekin ezkondu zen eta lurrak handitzeaz gain Katmanduko ibarraren inguruan babes gerriko bat osatzea lortu zuen. Ordutik aurrera Katmandurekin harreman handiagoa izan zuen Hetaudak Indiarekin baino.
Ekonomia
Hetaudak Nepalgo industrialde handiena zeukan eta beraz herri proletario gisa hartu izan da beti. Azken hamarkadetako ezegonkortasun politikoak enpresa ugarik alde egitera bultzatu dute. Mahabharata mendietatik lortzen den harriarekin dabilen zementu lantegi handia da Hetaudako lantegirik esanguratsuena.