Hesian

Hesian 2006ko udan sortutako musika talde sakandarra izan zen. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu batekin. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten bi ahotsak ziren (emakume-mutil ahotsa).

Hesian
Datuak
JatorriaSakana, Nafarroa (Euskal Herria)
Musika motaHardcore melodikoa
Punk Rock
Ska
Urteak(2006-2021)
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gor
Taldekideak
Fran Urias (Ahotsa eta gitarra)
Ane Bastida (Baxua)
Danel Ferreño (Bateria)
Zuriñe Hidalgo (Ahotsa)
Iker Toral (Gitarra)
Eneko Garziandia (Trompeta)
Beñat Larrauri (Tronboia)
Informazio gehigarria
http://hesian.weebly.com/index.html
Twitter: hesiantaldea MySpace: hesian Badok: hesian Spotify: 75JzymiQSapzhUh8zIXVOU iTunes: 432518254 Last fm: Hesian Musicbrainz: e8d77c7e-f0f3-4816-b3fe-eaf5c9eee892 Discogs: 6549421 Musikasten: hesian Deezer: 1218111 Edit the value on Wikidata

2021eko urtarrilean taldeak desegitea erabaki zuen[1]

Ibilbidea

Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide. Beraien lehen diskoa, "Maite dugu", Iruñeko K estudiotan grabatu zen Alberto Porresen eskutik eta taldeak eta Albertok berak ekoiztu zuten. 2007ko ekainean argitaratu zen eta urte hartan bertan 1000 kopia baino gehiago saldu zituzten.

Aipagarria da 2008ko Gazte topaguneko abestia beraiek egin izana ere, "Zeru gorriko egunak". Horretaz gain, "Musikaz Sakana indartuz" diskoan "Maite dugu" abestia grabatu zuten eta "Euskal Herriak Autodeterminazioa" kanpainarako, izen berdina daraman abestia grabatu zuten.

Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 kontzertu inguru eskaini zituzten Euskal Herriko eremu eta txoko guztietan, beti ere oso harrera onarekin, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen parte-hartze aktiboa lortuz eta bereganatuz. Berri Txarrak, Banda Bassotti, Habeas Corpus edota Su ta Gar taldeekin igo dira agertokira.

2008ko udan Aurtengo Gorakada 10 bilduman Hau dena aldatzera doa abestia sartu zuten, eta urrian bere estraineko lana kaleratuko zuen: Herriaren Oihua. Diskoak hamahiru abesti ditu eta lan hau ere Alberto Porresek grabatu zuen Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo askotakoaren barnean punk azkarra, ska eta hardcore melodikoa atzeman daitezke, baita haize instrumentuen presentzia, melodia lirikoak eta mozketa gogorrak ere.

140 kontzertu inguru emanda, 2009ko neguan etenaldi bat egingo zutela iragarri zuten beren webgunean, hirugarren diskoa prestatzeko asmoz. Garai hartan, Erikek eta Ametsek taldea utzi zuten, eta haien ordez Donostiako Mireia (ahotsa) eta Iruñeko Xabi Larrainzar (gitarra) sartu ziren taldera.

2016an 10. urteurrena ospatzeko zazpigarren diskoa atera zuten, Hesian izenekoa eta 2018. urtean Hasiera diskoa plazaratu zuten.

2021. urtean taldearen amaiera iragarri zuten Bilbon urtarrilaren 9an azken kontzertua eman eta egun batzuetara[2].

Taldekideak

  • Fran Urias (ahotsa eta gitarra)
  • Ane Bastida (baxua)
  • Danel Ferreño (bateria)
  • Zuriñe Hidalgo (ahotsa)
  • Iker Toral (gitarra)
  • Eneko Garziandia (tronpeta)
  • Beñat Larrauri (tronboia)

Taldekide ohiak

  • Buton (tronboia, 2007/2008)
  • Erik (gitarra, 2006/2009)
  • Amets (ahotsa, 2006/2009)
  • Mireia (ahotsa, 2010)
  • Karlos (tronboia, 2008/2010)
  • Xabi Larrainzar (gitarra)
  • Xabi Seco (baxua, 2006/2014)
  • Aritz Etxeberria (bateria, 2006/2014)
  • Aritz Igoa, Igotxo (saxofoia)
  • Aitor Valcarlos, Val (tronboia)

Diskografia

  • Musikaz Sakana Indartuz (MAITE DUGU)
  • Euskal Herriak Autodeterminazioa (EHak AUTODETERMINAZIOA kanta).
  • Maite Dugu EP 2007[3]
    • Itsas Bazterrean
    • Maite dugu
    • Erantzuteko Beharra
    • Behar Zaitut
    • Errealitatea
    • Euskal Herria Autodeterminazioa
    • Begira Nazazu
    • Pauso Mugatuak
  • Herriaren Oihua 2008 - Gor Diskak[4]
    • Ez Ziren Hitzak
    • Harri Bat, Doinu Bat
    • Zure Itzala
    • Begi Beltz
    • Esaidazu
    • Inoiz Ez
    • Izan Genuen Ametsa
    • Itzalpeko Garraxia
    • Galduta
    • Hau Dena Aldatzera Doa
  • Borrokatu eta irabazi 2010 - Trololo Records[5]
    • Itxaropenaren Izenean
    • Agortu Dira Hitzak
    • Milaka Argi
    • Ezin Ahaztu
    • Isiltasunaren Mugan
    • Eguna Helduko Da
    • Beranduegi Da
    • Ikusi Dezaket
    • Itxuaren Aroa
    • Eman Eskua
    • Hemen Gaude
  • Hitzetik 2011 - Oihuka-Elkar[6]
    • Helmugarik Gabe
    • Guregaitik
    • Noiz Itzuliko Zara
    • Noraezean
    • Sua eta Bihotza
    • Argi Iluna
    • Zure Bidean
    • Irribarre Batekin
    • Geroa, Eroa
    • Bihotzetik Mundura
    • Olatu Berdea
  • Hemen eta Orain (2013, zuzeneko CD eta DVDa, Gernikan 2012ko abuztuaren 14an grabatuta)[7]
  • Hegalak astinduz 2014[8]
    • Irtenbide bat
    • Non zaude
    • Akelarreko muxua
    • Arrazoia eta amorrua
    • Ez etsi
    • Kilometrotako gutuna
    • Beldur gabe
    • Zu zara, gu gara
    • Noiz arte
    • Ametsen memoria
    • Maite genuena
    • Zenbat kolpe
    • Silueta beltzak
    • Maitasun egarria
  • Hesian 2016 - Baga biga[9]
    • Amua
    • Hemen naiz
    • Zerotik
    • Izar
    • Infinitoarekin
    • Badakit
    • Nahi duguna
    • Ezin ahaztu
    • Behar zaitut
  • Hasiera 2018 - Baga biga[10]
    • Ez dago printzerik
    • Nire bihotza
    • Plazandreak
    • Maitasun faltsuari
    • Ida(ha)zten
    • Disfonia
    • Iluntasuna naiz
    • Begi bustiak
    • Begiak
    • Ziklikak gara

Erreferentziak

  1. Eslava, Nagore Arin-Ane. ««Pozik gaude egindakoarekin, baina ezer ez da betiko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  2. Ostolaza, Paulo. «Hesian-ek agur esan du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  3. «(Maite dugu)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  4. «Herriaren oihua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  5. «Borrokatu eta irabazi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  6. «Hitzetik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  7. «Zuzenean. Hemen eta orain» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  8. «Hegalak astinduz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  9. «Hesian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  10. «Hasiera» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.