Herulo

Heruloak[1] (latinez: Heruli III. mendean Eskandinaviatik irten eta Erromatar Inperioa inbaditu zuen germaniar herria izan zen.

Odoakroren solidus bat.

Erdi Aroko historialarien arabera, 260 inguruan godoekin bat egin zuten eta Itsaso Beltza eta Egeo itsasoko kostaldeak eraso zituzten. Hala ere, ez ziren Danubio aldean geratu eta 400 eta 407. urteetan zehar frisiar eta saxoiekin batera pirateria egin zuten Ipar itsasoan eta Mantxako kanalako kostaldeetan. Pirata hauek Litus armoricus edo Armorikako defentsa-lerroa erabat suntsitu zuten. Atlantikoko kostaldean establezimenduak eratu, eta Iberiar Penintsularaino ailegatu ziren. 456. urtean, zazpi itsasontzitan zeuden 400 herulok Bizkaiko golkoa eta Galiziako kostaldea eraso zuten[2].

Odoakro buru zutela Italia indarrez hartu eta Mendebaldeko inperioa suntsitu zuten 476an. VI. mendean lombardiarrek Italia hartu zutenean desagertu ziren[3]: batzuk Eskandinaviara itzuli eta besteak Ekialdeko Erromatar Inperioko mertzenario bilakatu ziren.

Kanpo estekak

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 9 or..
  2. « Ad sedes propias redeuntes, Cantabriarum et Vardaliarum loca maritima crudelissime deproedatio sunt  »

    Hidazio. Fontes Hispaniae Antiquae. IX, 74 or..

  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Herulo. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.