Hertha Ayrton

Phoebe Sarah Hertha Ayrton (Ingalaterra, 1854ko apirilaren 28aIngalaterra, 1923ko abuztuaren 26a) britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria eta asmatzailea izan zen. Phoebe Sarah Marks jaiotza izenez, baina Hertha Ayrton izenez ezaguna, Royal Societyren Hughes Domina irabazi zuen arku elektrikoak eta rippleen sorrera ikertzeagatik.

Hertha Ayrton

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhoebe Sarah Marks
JaiotzaPortsea Island (en) Itzuli, 1854ko apirilaren 28a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaLancing (en) Itzuli, 1923ko abuztuaren 26a (69 urte) (69 urte)
Hobiratze lekuaBrompton hilerria
Familia
Ezkontidea(k)William Edward Ayrton (en) Itzuli  (1885eko maiatzaren 6a -  1908)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Girton College (en) Itzuli
(1877 - 1881)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, ingeniari elektrikoa, fisikaria, asmatzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea, sufragista eta idazlea
Jasotako sariak


Haurtzaroa eta hezkuntza

Phoebe Sarah Marks Portsea, Hampshiren jaio zen 1854ko apirilak 28an. Bere aita, Levi Marks, poloniar judua zen, errusiar aldeko poloniatik imigratu zuena; ama, Alice Theresa Moss, jostuna zen.  Phoebe 8 seme-alabetako hirugarrena zen. Aita 1861ean hil zen, Herthak 7 urte zituela, bere emaztean zortzigarren semearekin haurdun zegoelarik.  

9 urte zituela, bere izebek Londreseko ipar-mendebaldeko eskola batean ikasteko aukera eskaini zioten, eurena baitzen eskola. Bere lehengusuekin batera bizi eta hezi zen. Bere ikaskide eta irakasleek bizia eta sutsua zela zioten. Bere lehengusiñei esker deskubritu zituen Herthak zientzia eta matematikak. 16 urte zituelarik, gobernanta lanetan hasi zen.  

Girtonen, matematikak ikasi zituen Richard Glazebrook fisikariaren eskutik. George Elioten gomendioz lortu zuen Herthak Girtoneko unibertsitatean sartzea, Cambridgen zegoela, Esfigmomanometro (tentsio arteriala neurtzeko gailua) bat eraiki, abesbatza zuzendu, Girtoneko su brigada sortu, eta Charlotte Scottekin batera matematika kluba sortu zuen. Nahiz eta kurtso guztiak gainditu, emakumea izateagatik, ez zuen gradu akademikoa eskuratu, orduan Cambridgek zertifikatuak ematen zizkien emakumezkoei. Londreseko unibertsitatean, 1881ean, kanpo azterketa gainditu ondoren lortu zuen Zientzitako batxiller titulua (batxiller titulua herrialde anglofilotan eskuratu daitekeen gradua da).

Matematikak eta ingenearitza elektrikoan lana

Londresen, broderia et irakaskuntzarekin egin zuen bizimodua. Emakume langileen kluba sortu eta zuzendu eta bere ahizta, zeina gaitasun murriztukoa zen. zaindu zuen aldi berean. Notting Hill eta Ealing High School-en irakasle aritu zen baita. 1884an Ayrtonek lerro-banatzailea patentatu zue. Erraminta honek lerro bat zati berdinetan banatu eta horrela txikitu edota handitzeko gaitasuna ematen zion. Hau izan zen bere lehen asmakuntza handia, eta Louisa Goldsmid eta Barbara Bodichoni esker lortu zuen beharrezko baliabide ekonomikoak lortzea. Asmakuntza hau Emakumeen Asmakuntzen Exibizioan erakutsia izan zen, arrakasta handia izan zuelarik. Hau lehen patentea izanda, hil arte beste 26 gailu patentatu zituen, 5 zatitzaile matematiko, 13 arku elektriko eta elektrodo eta 8 aire propulsio.

1884an (30 urterekin), arratsaldetan elektrizitate klaseak hartzen zituen Finsburyko Unibertsitate Teknikoan. William Edward Ayrtonek ematen zituen klaseak, hots, etorkizunean bere senarra izango zenak. William ingenearitza elektrikoan eta fisikan uztarlea izan zen Royal Society-aren parte izateaz gain. 1885eko maiatzaren 6an ezkondu ziren. Hortik aurrera, fisika eta elektrizitate arloetan ikerketa ugari egin zituzten batera. Bere kabuz ere Herthak arku elektrikoaren inguruko inbestigazioak egin zituen.

Mende amaieran, arku-bidezko argia nabarmen erabilia zen baina arazo ugari aurkezten zituen. Kliskatu eta txistu egiteko joera zuten arku hauek. The Electrician aldizkarirako hainbat artikulu idatzi zituen Herthak 1895ean, fenomeno hauek azalduz. Bere hitzetan, oxigenoak karboizko hodiekin erreakzionatzean gertatzen zen hau. Lehen emakumea izan zen Ingeniero Elektrikoen Instituzioaren aurren bere artikulua ahotsgoran irakurtzen. Beranduago, instituzio hontako lehen emakume partaidea bihurtu zen. 1901ean, Royal Soceity-an bere artikulua irakurtzeko eskaera egin zuen, baina bere generoa zela eta ukatu egin zioten aukera, eta bere ordez John Perryk irakurri zuen. Hala ere, Royal Society-ak saria eman zion Herthari, Hertha Ayrton Hughes Medal saria jasotzen lehen emakumea izan zen. Gaur egun, sari hori irabazi duten bi emakume daude soilik. 1906an. XIX. mende amaierarako Ayrtonen lana ezagunagoa zen, eta garrantzi hadiagoa aitortu zitzaion. Hainbat kongreso eta hitzalditan egon zen hizlari, eta bere arrakastari esker Zintziaren Aurrerapenerako Erakunde Britainiarrak emakumeak komite orokor eta sekzionaletan parte hartzea ahalbidetu zuen.

1902an, The Electric Arc lana aurkeztu zuen, bere lanaren laburpena izan zena. Argitarapen honekin, ingenearitza elektrikoarei eginiko ekarpena ukaezina zen. Hasieran Ayrtonek ez zuen harrera ona izan Royal Societyko zientzialari tradizionalen eta entzutetsuen artean. Lan honen ondorioz, John Perryk Royal Societyko partaide izateko hautagai aurkeztu zuen, baina ezkonduta egotearen aitzakiarekin baztertu zuten eskaera. 1904an Royal Societyan bere lana irakurtzen utzi zioten azkenik. The Origin and Growth of Ripple Marks lana irakurri zuen, zeina gerozeago argitaratua izan zen  RSaren aldizkari partikularrean.

Emakumearen sufragioan ekarpena

Bere gaztaroan, Ayrton emakumeen sufragioaren mugimenduan aktibista izan zen. 1907an WSPUaren  (Emakumeen Batasun Politiko eta Soziala) partaide bihurtu zen, askatutako presoen jai batean egon ondoren. Diru bilketak antolatu zituen. Ayrton Mrs Emily Pankhurstekin batera joan zen delegazioaren parte zen, zeinak Lehen Ministroarengana joan ziren 1910eko azaroak 18an (Black Friday).

Ayrton Marie Curie zientzialariaren lagun mina zen, bere alabari matematika klaseak eman zizkion. Curie sufragisten mugimenduan era anonimoan ibili arren, Herthak Mariek protesta batean sinadura uztea lortu zuen, sufragista batzuen kartzelaratzearen aurka.

Mugimendu honi esker ezagutu zuen Ayrtonek Barbara Bodichon, Girton Unibertsitatearen ko-fundatzailea eta sufragista. Emakume honek Hertharen proiektu eta hezkuntzak inbertsio handia egin zuen.

Helduaroa eta ikerkuntza

1901 eta 1926 artean Ayrtonek zazpi lan aurkeztu zituen Royal Society-aren aurrean, azkena hilondoan. British Association eta Physical Society-ari era bere ikerketen emaitzak aurkeztu zizkien. Hetherrek aire eta ur bortizeengan izan zuen interesak bere jarraitzaleengan eragina izan eta Lehen Mundu Gerran lubakietara jaurtitako gas eta pozoietan izan zuen ondorio.  

 International Federation of University Women sortzean lagundu zuen Ayrtonek 1919an, baita  National Union of Scientific Workers-a ere 1920an. Odol pozoiketa izan zen bere heriotzaren arrazoia, intsektu baten ziztadak eragina. 1923ko abuztuak 26an hil zen New Cottage, North Lacing, Sussexen.

Bizi pertsonala

Hertha Ayrton agnostika zen. Nerabea zela Hertha goitizena eman zion bere buruari izen bereko poema liburuaren omenez, non erlijioaren antolakuntza kritikatzen den.

1885ean ezkondu ondoren, bere lehen alaba Barbie deitu zuen, Barbara Bodichonen omenez. Bere alaba, partidu laboristaren parlamentaria izan zen. Hertharen biloba, Michael Ayrton artista da.

Konmemorazioak

  • Hil eta bi urtera, 1923an bere izenpean sortu zuten ikerkuntzara bideratutako erakundea Girton Unibertsitatean.
  • Ayrton en etxeak Ondare Briainiarraren Plaka Urdina jaso zuen 2007an.
  • 2010ean, Royal Societyko emakume partaideek Hertha izandatu zuten zientzia arloko 10 emakume britainiar garrantzitsuenen artean.
  • 2015ean British Society for the History of Science-ak Ayrton saria sortu zuen web proiektu eta zientziaren historian lotura digitalarentzat.
  • 2016an Cambridgen onartua izan zen fisika kontzeptu berri bati Hertha izena ematea.
  • 2017an Sheffield Hallam Unibertsitateak beraien STEM zentro berriari Ayrton izena eman zioten.
  • 2019ko irailean Boris Johnsonek Hertha Ayrton fundazioa abiarazi zuen, garapen bideko herrialdeetan teknologia berria eskuragarri izateko berotegi efektuaren kalteak gutxitzeko.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.