Hersilia (Antzinako Erroma)

Hersilia jatorri sabinarreko erromatar mitologiako emakume heroia da.

Hersilia, erromatarren eta sabinarren artean, bakea eskatzen. Jacques-Louis Daviden Sabinar emakumeen bahiketaren margolanaren zehaztasuna.
Hersilia (Antzinako Erroma)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakHora (en) Itzuli
Familia
AitaTito Tazio
Ezkontidea(k)Romulus (en) Itzuli eta Hostus Hostilius (en) Itzuli
Seme-alabakPrima (en) Itzuli eta Avilius (en) Itzuli
Familia

Historia

Erromako fundazio-elezaharrei lotutako pertsonaia da, eta iturrietan lehen matrona erromatarra bezala irudikatzen da[1]. Tito Tazio errege sabinarraren alaba zen.

Tito Livioren eta Plutarkoren idazlanetan, erromatarrek bahitutako sabinar emakumeetako bat da, Romulorekin ezkontzen dena, Erromako lehen errege eta sortzailearekin.

Tito Liviok erromatarren eta sabinarren arteko bakearen aldeko bere esku-hartzea aipatzen du[2].

Plutarkok kontatzen duen beste tradizio baten arabera, Hostilio izeneko Romuloren garaiko erromatar txapeldun baten emaztea da, erromatarren eta sabinarren arteko gerran hila[3]. Bertsio honen arabera, Tulo Hostilioren aitona izango zen, Numa Ponpilioren ondoren Erromako errege izan zena.

Autore klasikoek hainbat motibazio aipatzen dituzte sabinar emakumeen bahiketarako, hala nola itun politikoak ezartzeko beharra edo komunitatea handitzeko betebehar zibikoa. Bahiketa burutzeko jai erlijioso bat ospatzea da aitzakia. Iturriek ekitaldiaren indarkeria minimizatu zuten, bahiketekiko errespetua eta haien egoera berria onartu zutela aipatuz[4][5].

Hersilia akatsik-gabeko moraleko emakume bat bezala agertzen da, gainerako kideek lider bezala aukeratzen dutena. Elezaharrak gudu-zelaian esku hartzea egozten dio, sabinarren eta erromatarren arteko bake irrikatua lortuz, batzuk eta besteak lotzen dituen familia-pietak aipatuz, haiekin eta haien seme-alaba jaioberriekin duten harremanaren bidez[6]. Horrela, Hersiliak autore klasikoei emagin erromatarraren eredu ideala ezartzeko balio izan zien, baita ezkontza-erakundea ezartzeko ere, ondoren, Erromako ama fundazionaltzat hartuz. Familia- eta estatu-balioak defendatzeari esker, herritarren aintzatespena eta miresmena lortu zuen, eta Juno Luzina jainkosaren omenezko kultua, erromatar emaginen jaiegun nagusia, bere jarduerarekin lotu zuen[1].

Jainkotua

Romulo, bere eginkizuna bete ondoren, Jupiterrek jainkotu zuenean, Hersiliak negar egin zion atsekabeturik. Orduan, jainkoen erreginak, Junonek, errukiturik, Iris bidali zuen bere senarra zegoen lekura eramango zuela jakinaraz ziezaion, emazte ona zela frogatu baitzuen, eta jainkoaz ere gozatzen jarraitzea merezi baitzuen. Iris, beraz, Hersilia zegoen tokira joan zen hegan, eta agindua bete zuen. Hersilia Irisek eta izar distiratsu batek eraman zuten Romulo zegoen lekura, orain Kirino izena zuena, eta honek, hura ikustean, bere itxura aldatzen dio eta Hora izen berria ezartzen dio[7].

Ondarea

Sabinar emakumeen bahiketa Jacques-Louis Daviden "Sabinar emakumeak erromatarren eta sabindarren arteko borroka geldiarazten" izeneko margolanaren gaia da.

Hersilia Metastasioren Romulo eta Hersilia (Romolo ed Ersilia) operaren protagonista da. Goethek ere bere izena ematen dio maitasunean zalantzakor den heroinari, eta Wilhelm Meisterren seme Felixek abandonatua, Wilhelm Meisterren Erromesaldiaren urteak liburuan.

Hersilia Judy Chicagoren The Dinner Party lan garaikidean agertzen diren 1.038 emakumeetako bat da, gaur egun Brooklyn Museumen ikusgai dagoena. Obra hau 39 mahaikideko (13 alde bakoitzeko) mahai triangeluar baten itxuran aurkezten da. Mahaikide bakoitza emakume bat da, irudi historiko edo mitiko bat. Beste 999 emakumeen izenak agertzen dira lanaren oinarrian. Hersiliaren izena zokoan agertzen da, eta Sofiarekin lotzen da, I. hegaleko seigarren mahaikidea[8].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «3. HERSILIA» CONDITIO FEMINAE I: Marginación y visibilidad de la mujer en el Imperio Romano 2022-02-22
  2. «Livy I, 11» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  3. «Plutarch, Romulus, chapter 14, section 7» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  4. «Auli Gellii Noctes Atticae: Liber XIII, 23» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  5. «Ovid: Fasti III, 170-255» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  6. «Livy I, 9-13» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  7. «Ovid: Metamorphoses XIV, 829-851» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  8. (Ingelesez) «Hersilia» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.