Herriko plazako 3. zenbakiko etxea (Orio)
Herriko plaza Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Herriko plazako 3. zenbakian. Kolon Txiki etxea, San Nikolas eliza, Bikarioetxea eta Orioko udaletxearen artean dago.
Herriko plazako 3. zenbakiko etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Herriko plazako 3. zenbakiko etxearen irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′34″N 2°07′38″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 17 |
Zurez eta harriz egindako fatxada du. Beheko solairuko fatxada harlanduzkoa da. Eraikinak hiru solairu ditu, horietako bik erremate konopialekin bitan banatuta dituzte leihoak. Bigarren solairuan bi hutsune daude, balkoi korrituarekin eta bi leihoekin. Hirugarren solairuak, berriz, erdian begiratoki bat ere badu.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.