Herribehera
Herribehera Benito Lertxundi kantautoreak 1974an moldatutako abestia da, Oro laño mee batek... bere bigarren albumean argitaratua.[1] Hogei urte geroago 1994ko Hunkidura kuttunak II diskoan ere sartu zuen.[2] Askotan bertsionatua, abesti hau hainbat korok, Erramun Martikorenak eta beste askok abestu dute jota hau.[3]
Herribehera | |
---|---|
Benito Lertxundiren musika-lana | |
Egilea(k) | Benito Lertxundi |
Argitaratze-data | 1974 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | jota |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Benito Lertxundi |
- Artikulu hau abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erribera (argipena)».
Abesbatzarako moldaketa ospetsu bat prestatu zuen Lorenzo Ondarrak.[4]
2005ean Euskal Kanturik Onena saioan laugarren hautatu zuten.
Erreferentziak
- Lertxundi, Benito. (1974). «Oro laño mee batek...» www.badok.eus (Artezi) (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- Lertsundi, Benito. (1994). «Hunkidura kuttunak II» www.badok.eus (Elkar) (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- Martikorena, Erramun. (1993). «Olerkarien oihartzun» www.badok.eus (Elkar) (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- «Urteurrenaren ekuatorea - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.