Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!

«Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!» (alemanez: Proletarier aller Länder, vereinigt euch!), batzuetan «Munduko langileok, elkartu!» itzulia, Karl Marxek eta Friedrich Engelsek idatziriko Agiri Komunistaren bukaeran ageri den goiburu politikoa da, komunismoaren kontsigna nagusi eta ospetsuena.

Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
OinarrituaAgiri Komunista

Sindikatuek, bere ideologia edozein izanik, erabiltzen dute baina batez ere internazionalistek. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren goiburua (errusieraz: Пролетарии всех стран, соединяйтесь!) ere izan zen, bere armarrian agertuz.

Aldaerak

Agiri Komunista lehendabizikoz 1848an Pehr Götrek suedierara itzuli zuenean Folkets röst, Guds röst! (Vox populi, vox Dei edo "Herriaren Hitza, Jainkoaren Hitza") idatzi zuen. Geroko itzulpenetan jatorrizko goiburua erabili zuten.

Maoistek batzutan 1920an Leninek asmaturiko aldaera erabiltzen dute 'Herrialde guztietako langileak eta herri zanpatuak, elkar zaitezte!'.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.