Herria Aurrera (Bilbo)
Herria Aurrera Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Bilbon sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.
2003ko hauteskundeetako baliogabeko botoak zenbatuta Herria Aurrera plataformak bi zinegotzi lortu izango zituen Bilboko udaletxean, hauteskundeetara aurkeztu ahal izan balitz. Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gora-beherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 11.027 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %5,27.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.