Herri Norte Taldea
Herri Norte Taldea, HNT siglez ere ezaguna, Bilboko Athletic Klubaren jarraitzaile batzuek, ezker abertzalearen aldekoak direnak, osatzen duten talde erradikal bat da. Talde honek bere burua antifaxistatzat du eta gaur egun Euskadiko eta hemendik kanpoko abertzaleek osatzen dute.
Herri Norte Taldea | |
---|---|
![]() HNTko kideak dauden iparraldeko harmaila. | |
Sorrera | 1982 |
Taldea | Athletic Club |
Lekua | Bilbo, Bizkaia![]() |
Kideak | 150 inguru |
Historia
HNT 1980ko hamarkadaren hasieran sortua izan zen, bereziki 1981-82 denboralditik aurrera, garai horretan 1982ko Espainiako Futbol Mundialaren egoitzetako bat izateko San Mameseko iparraldeko harmaila eraberritu zenean. Hamarkada horren amaieran, Athleticentzat ere garai txar bat izan zena, HNTk taldea bi zatitan banatu zuen barne krisi bat jasan zuen. Bi zati horiek "Gorriak" eta "Ultratxoak" izan ziren. Azkenik, "Ultratxoak" taldetik kanporatuak izan ziren, zirudienez, taldea talde ultra moduko bat bihurtu nahi baitzuten, ordutik h.n.t. talde "antiultra" bihurtu zen. 1990eko hamarkadaren hasieran HNT asko hazi zen, Euskal Herritik kanpo ere sekzioak sortu zirelarik, eta Ingalaterrako hooliganen erako talde bat bihurtu zen. Ordutik taldeak faxismoaren aurkako, komunismoaren aldeko eta abertzaletasunaren aldeko zenbait ekintza egin ditu. Horien artean, berriki eginiko bat "Etorkinaren Eguna" ospatzea izan zen, "Afrikar-Euskaldun" erakundeko 100 afrikar baino gehiago gonbidatuz. Gaur egun, Iberiar penintsulan eta bertatik kanpo talde indartsu bat da, kalean talde indartsu bat izateagatik ezaguna.
Adiskidetasunak eta etsaitasunak
- Adiskidetasunak: Iraultza 1921 (Alaves), Indar Gorri (CA Osasuna), RSF Firm (Real Sociedad), Eskozia La Brava (SD Eibar), Indar Horibeltz (Barakaldo CF), Ultramarines (Girondins de Bordeaux), Bukaneros (Rayo Vallecano de Madrid), Brigadas Amarillas (Cadiz CF), Kolektivo Sur (Xerez CD), Celtarras (Celta de Vigo), Ultra Sankt Pauli (FC St. Pauli), Gate 22 (Sevilla FC), Green Brigade (Celtic FC), Desperdicis 07 (U.E Sant Andreu)...
- Etsaiak: Ultras Sur (Real Madrid), Supporters Gol Sur (Real Betis Balompié), Frente Atlético (Club Atlético de Madrid), Ultra Boys (Real Sporting de Gijón), Juventudes Verdiblancas (Real Racing Club de Santander), Ultras RSC (Anderlecht), Kop de Boulogne (Paris Saint-Germain FC), Curva RCDE (Espanyol) eta edozein futbol talde ultra edo hooligan faxista, eskuindar eta unionista espainiarra.