Herri Babeserako Unitateak
Herri Babeserako Unitateak (kurdueraz: Yekîneyên Parastina Gel; arabieraz: وحدات حماية الشعب[3] Wihdat Himayah ash-Sha'ab), YPG siglez ezaguna, siriar Kurdistango erakunde armatua da. Bere helburua Siriako Gerra Zibilean eremu kurduak babestea da.[4]
Herri Babeserako Unitateak | |
---|---|
Bandera | |
Sorrera | 2011 |
Eremua | Siria |
Kideak | 45.000[1]–50,000[2] |
Buruzagiak | Sipan Hemo (Komandantzia nagusia) Rêdûr Xelîl (Bozeramailea) Khebat Ibrahim (Bozeramailea) |
Batasun Demokratikoaren Alderdiak eta Biltzar Kurdu Nagusiak 2004ko Qamishliko gatazka eta gero sortu zuten baina orain dela gutxira arte ez du siriar gatazkan parte hartu. Mendebaldeko Kurdistango gizon eta emakumez osaturik hautaketa demokratikoaren bidez hautatzen ditu bere ofizialak.[5] Honi esker, arabiarrak ere erakarri ditu.
2012ko uztailean, Herri Babeserako Unitateek gobernuaren aldeko unitateak Kobanetik bota zituzten eta Amuda eta Efrîn ere hartu zituzten.[6] Jihadistak bota zituenean, Estatu Islamikoaren kontra egin eta 2014an Siriar Armada Askearekin batera hauen kontra egin zuen.
Erreferentziak
- Inter Press Service. (2013-10-13). Kurds Build Bridges At Last. .
- Public Radio International. (2013-11-26). In Syria, Kurds are fighting their own war against Islamists, and winning. .
- Hawar News. صالح مسلم: وحدات حماية الشعب قوة لحماية شعب غرب كردستان، وغير تابعة لنا. .
- Gold, Danny. (2010-10-31). Meet the YPG, the Kurdish Militia That Doesn't Want Help from Anyone. in: Vice..
- A Rare Glimpse into Kurdish Armed Forces in Syria. Rudaw.
- Liberated Kurdish Cities in Syria Move into Next Phase. Rudaw.