Herri-lanak
Herri-lanak edo obra publikoak azpiegitura-proiektuen kategoria zabal bat dira, gobernuak edo erakunde politiko lokalek finantzatu eta eraikiak, josteta aisialdirako, lanerako eta, oro har, komunitatearen osasun eta segurtasunerako. Herri-lanek barne hartzen dituzte eraikin publikoak (udal-eraikinak, eskolak eta ospitaleak), garraio-azpiegitura (errepideak, trenbideak, zubiak, oliobideak, gasbideak, kanalak, portuak eta aireportuak), espazio publikoak (plaza publikoak, parkeak eta hondartzak), zerbitzu publikoak (uraren hornidura eta tratamendua, hondakin-uren tratamendua, sare elektrikoa eta presak), eta beste batzuk, oro har epe luzera, aktibo fisikoak eta instalazioak. Nahiz eta sarritan azpiegitura publikoarekin eta kapital publikoarekin trukagarriak izan, herri-lanek ez dute ezinbestean osagai ekonomikorik, eta, beraz, termino zabalagoa dira.
Obra publikoak antzinatik sustatu dira egitura politikoetatik. Adibidez, Neron enperadore erromatarrak zenbait azpiegitura-proiektu eraikitzea bultzatu zuen deflazio orokortuaren garaietan.[1]
Zenbait ikuspegi ekonomikotatik, keynesianismotik esate baterako, ekonomia sustatzeko erakunde publikoetatik herri-lanak finantzatzea ideia ona dela defendatu izan da.
Erreferentziak
- Thornton, Mary Elizabeth Kelly. (1971). «Nero's New Deal» Transactions and Proceedings of the American Philological Association (The Johns Hopkins University Press) 102: 629. doi: ..