Herrera (Donostia)
Herrera Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da, berez Altzako parte dena eta Pasaiako Trintxerpe barrutiaren ondoan dagoena.
- Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Herrera (argipena)».
Herrera | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′10″N 1°56′06″W |
Garaiera | 40 metro |
Demografia |
Geografia
Herrera Donostiako ekialdeko muturra dela esan daiteke. Altzaren parte izanik, Altza herri izan denean, haren zabalerak itsasoa ukitzen zuen ingurua zen Herrera, Pasaiako badiaren hego-mendebaldeko muturra.
Mapa zaharretan La Herrera edo Canal de La Herrera izenarekin agertzen da Pasaiako badiaren mutur hori, eta bertara Txingurri errekak isurtzen du ura[1]. Txingurrik badiarekin bat egiten duen tokia, 21. mendean porlanez eta urbanismoz estalia, da Herrera auzoaren erdigunea.
- 2021
- XX. mende hasieran emakumeak lanean garbitokian
Garraio publikoak
Herrera auzoa oso ondo komunikatuta dago bai hiriburuarekin, bai lurralde historikoko beste herri batzuekin. Oarsoaldea eta Bidasoaldera joaten diren bus linea guztiak Herreratik pasatzen dira, auzoa Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Irun eta Hondarribia udalerriekin lotuz.
Gipuzkoako Aldiriak ere Herrerako geltokian gelditu ohi dira, eta honek Herrera komunikatzen du zuzeneko trenen bidez Pasaia, Errenteria eta Irunekin (ekialderanzko bidean), eta Donostiako auzo ezberdinak, Hernani, Urnieta, Andoain, Billabona, Zizurkil, Anoeta, Tolosa, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Zegama udalerriekin (hegoalderunzko bidean).
Euskotrenek ere Herrerako geltokia du, eta hurrengo udalerriekin lotzen du Herrera: Pasaia, Errenteria (Galtzaraborda, Erdialdea eta Fanderiako geltokien bidez), Oiartzun (Arraguako auzoa), Irun (Gaintxurizketa, Irungo Bentak, Belaskoenea, Colon eta Nazioarteko Zubia) eta Hendaia (ekialderuntz), eta Donostia (Loiola, Anoeta, Amara-Erdialdea, Lugaritz, Añorga eta Errekalde), Lasarte-Oria, Usurbil, Orio, Zarautz (San Pelaio eta Erdialdea), Zumaia (Erdialdea eta Arroa), Deba, Mendaro, Elgoibar (Altzola, Toletxegain eta Erdialdea), Eibar (Azitain, Erdialdea, Ardantza, Amaña, Unibertsitatea eta San Lorentzo) (mendebalderuntz).
Galeria
- Herrerako plaza
- Topoaren geltokitik plazara jaisteko eskailerak
- Txingurri kaleko panoramika
- Donostiako tranbia Herrerako tunelean (1888)
Erreferentziak
- Estibaus » “Txingurri hor dago!” ibilaldia. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |