Hernio (Alkiza)

Hernio Alkizako bailara edo auzoa. Hernio-Gazume mazizoaren magalean dago.

Ezkerretik eskuinera, Arantzabene, Aritzategigaraikoa, Ttonttorra eta Pedrojuanene baserriak
Hernio
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Gipuzkoa

| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaAlkiza
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′15″N 2°07′16″W
Demografia

1775ean udalak herri-sailetako inaurkina biltzeko dekretu batean udalerria lau bailaratan banatu zuen: Azaldegi, Aldapa, Arana Behea eta Arana Goikoa. 1884an Aldapa bailara bitan banatu zen: Aldapa eta Hernio[1].

Hernio bailara baserri eta etxe hauek osatzen dute: Aranguren, Aranguren Berri, Arantzabene, Areta, Aritzategibarrena, Aritzategigaraikoa, Berandoain, Ixpilla, Pedrojuanene (lehen Gorostiaga) eta Ttonttorra (lehen Aldariaga).[2]

Hernio bailaran zehar doaz Alkizatik Herniorako bi bide nagusiak. Bide zaharra, Santa Kruz ermitaren ondotik doa eta bide berriak Leteko bordaren paretik pasatzen den pista jarraitzen du (PR Gi-78 bezala markatuta). Biok Itzuregi zelaigunean egiten dute bat eta hortik gora PR Gi-78 xendrak Irumugarrietatik Zelatunera eramango du mendizalea.

Itzuregiko parajean brontze-aroko tumulua da aipagarria.

Juan Luis Goenaga pintoreak Aritzategibarrena baserrian du bere estudioa.

Erreferentziak

  1. Aranburu Ugartemendia, Pedro Joxe. (2006). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Autore editore, 313 or. ISBN 84-606-3058-7...
  2. http://www.alkiza.eus/eu/multimedia/etxe-baserriak/ernio-bailara..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.