Hermes Trimegisto

Hermes Trimegisto (antzinako grezieraz: Ἑρμῆς ὁ Τρισμέγιστος, "Hermes hiru aldiz handia"; latinez: Mercurius ter Maximus), Hermetic Corpus izeneko testu sakratuaren egilea izan omen zen. Bestalde, Tot egiptoarraren ilargi-jainkoari greziarrek jarri zioten izena da.

Hermes Trimegisto
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakTot
Ogibideafilosofoa eta astrologoa
Artikulu hau okultistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hermes (argipena)».

Greziarren ustez, aspaldi bizi izandako errege bat zen, eta magiari, astrologiari eta alkimiari buruz idatzi asko egin zituen. Zientzien eta arteen sortzailea zela uste zuten. Ustez Hermesenak ziren idatzi horiek garrantzi handia izan zuten K. o. IV. mendean sortu ziren erlijio-eztabaidetan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.