Hermes (espaziontzia)

Hermes europar kosmonautak nazioarteko espazio-estazioraino garraiatzeko espazio-ontzi bat egiteko proiektua. Frantziako Gobernuak proposatu eta Europako Espazio Agentziak 1987an hartu zuen bere gain proiektua. Hermes programa astronautak eta zama Columbus moduluraino eramateko diseinatu zen, eta Ariane 5 jaurtitzaile berriaren bitartez bidali nahi zen espaziora. Hermesek, gainera, grabitaterik ezaren ondorioak ikertzeko plataforma bat utzi behar zuen Lurraren eta espazio-estazioaren artean. 1991n, baina, finantza-arazo handiak sortu ziren, aurrekontuan erabakitakoa baino % 30 gehiago gastatu zelako, eta proiektuak bi urteko atzerapena zuelako. Urte hartako azaroan, Agentziako estatu kideetako ministroek proiektuaren bideragarritasuna berrikustea eskatu zuten, eta urtebete geroago, behin betiko bertan behera uztea erabaki zuten.

Espazio-ontziaren maketa
Artikulu hau espaziontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hermes (argipena)».

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.