Hermann von Helmholtz

Hermann von Helmholtz (Potsdam, Alemania, 1821eko abuztuaren 31 Charlottenburg, Alemania, 1894 irailaren 8a) fisikaria eta fisiologoa izan zen.

Hermann von Helmholtz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHermann Ludwig Ferdinand Helmholtz
JaiotzaPotsdam, 1821eko abuztuaren 31
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Alemaniar Inperioa
HeriotzaCharlottenburg (en) Itzuli eta Berlin, 1894ko irailaren 8a (73 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof Wannsee, Lindenstraße (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Olga von Helmholtz (en) Itzuli  (1849 -  1859)
Anna von Helmholtz  (1861 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHermann-von-Helmholtz-Gymnasium (en) Itzuli
Frederiko Gilen Unibertsitatea
Pépinière (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJohannes Peter Müller
Doktorego ikaslea(k)Henry Augustus Rowland
Friedrich Schottky (en) Itzuli
Gabriel Lippmann
Heinrich Hertz
Albert Abraham Michelson
Michael Idvorsky Pupin
Friedrich Goltz (en) Itzuli
Wilhelm Wien
Loránd Eötvös (en) Itzuli
Otto Lummer (en) Itzuli
Wilhelm Wundt
Theodor des Coudres (en) Itzuli
Arthur Gordon Webster (en) Itzuli
Max Wien (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Johannes Peter Müller
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, oftalmologoa, musikologoa, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea, psikologoa, fisiologoa, biofisikaria, filosofoa, anatomista, naturalista, mediku militarra eta patologoa
Lantokia(k)Bonn
Heidelberg
Königsberg eta Berlin
Enplegatzailea(k)Bonngo Unibertsitatea
Charité
Physikalisch-Technische Bundesanstalt (en) Itzuli
Königsbergeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Frederiko Gilen Unibertsitatea
Deutsche Physikalische Gesellschaft (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Linzeen Akademia
Royal Physiographic Society in Lund (en) Itzuli
Poznań Society of Friends of Learning (en) Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Edinburgoko Errege-elkartea
Royal Swedish Academy of Music (en) Itzuli
Royal Society of Sciences in Uppsala (en) Itzuli

IMSLP: Category:Helmholtz,_Hermann_von Find a Grave: 113654787 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Potsdamen sendagile militar izan zen (1843), eta gero anatomia eta fisiologia irakasten jardun zuen Könisbergen (1849), Bonnen (1855) eta Heidelbergen (1858). Azkenik, fisikako irakasle izan zen Berlinen, 1871. urtetik aurrera. 1847an argitaratu zuen txosten batean, energiaren iraupenaren hastapena azaltzearekin batera, fenomeno fisikoak energia-motaren aldaketa besterik ez direla frogatu zuen. Energia potentzialaren kontzeptua azaldu eta energiaren iraupen-hastapena aldarrikatu zuen. Helmholtzen zientzia-ekarpenak hainbat alorretara hedatu ziren: elektrizitatea, dinamika, optika, akustika, etab.

1858an isurkarietako zurrunbiloen legeak azaldu zituen. Hotsen tinbrea elkarrekiko harmonikoen bidez definitu zuen (1862). Argiaren barreiadura aztertu zuen (1875), eta alor horretako lanak garrantzi handikoak ziren Lorentzen elektroien teoria moldatzerakoan. Difrakzioak mikroskopioan zuen eragina ere ikertu zuen. Geometria sailean, berriz, zientzia horren alderdi enpirikoari buruzko liburu bat idatzi zuen (1868). Fisiologiaren alorrean, ikustezko eta entzutezko sentipenak aztertu zituen, nerbio-bulkaden abiadurari dagokiona batez ere.

Eragina

1960ko hamarkadan, Eibarko ingeniari batzuek Helmholtz enpresa sortu zuten Eibarren organo elektronikoak egiteko, eta fisikariaren omenez aukeratu zuten izena. Organoez gain, telebistak ere egin zituzten[1].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann von Helmholtz Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Gaztelaniaz) «Cuando Eibar se puso a fabricar órganos» El Diario Vasco 2018-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.