Hermann Zapf

Hermann Zapf (Nuremberg, 1918ko azaroak 8a- Darmstadt, 2015eko ekainak 4a) diseinatzaile alemaniarra izan zen, Gudrun Zapf von Hesse-rekin ezkonduta egon zena.

Hermann Zapf

Bizitza
JaiotzaNurenberg, 1918ko azaroaren 8a
Herrialdea Alemania
HeriotzaDarmstadt, 2015eko ekainaren 4a (96 urte)
Hobiratze lekuaAlter Friedhof Darmstadt (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Gudrun Zapf von Hesse  (1951ko abuztuaren 1a -  2015eko ekainaren 4a)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktype designer (en) Itzuli, diseinatzaile grafikoa, kaligrafoa, unibertsitateko irakaslea, posta zigilu diseinatzailea, margolaria, argazkilaria, tipografoa, irakaslea, idazlea eta bookbinder (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Technical University of Darmstadt (en) Itzuli
Rochester Institute of Technology (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoatype designer (en) Itzuli
Kaligrafia
hermannzapf.de

Herman Zapf, bere emaztearekin batera tipografiagile famatuenetariko bat izan zen. Berak egindako lan ezagunen artean Palatino eta Optima tipografiak daude. Famatuenak eta gehien kopiatu eta plagiatu direnak.

Nazien Erregimen berriaren menpean egonda, ezin izan zuen Ohm Tchnical institutura joan ikastera, eta bere irakasleak, bere marrazketa gaitasunak kontuan izanda litografia ikastea gomendatu zioten. 10 hilabetez elkarrizketa ezberdinak egin zituen ikasketetarako, baina nahiz eta bere lanak ondo baloratu egora politikoa zela eta ez zuten onartzen. Azkenean 1934. urtean Karl Ulrich &Co inprentan zuzenketak egitera sartu zen 4 urtez. 1935ean, Rudolf Koch-en erakusketa batera joan zen, eta Kaligrafian interesatzen hasiko zen eta bere liburu batzuk irakurriko zituen, Edward Johns-en beste batzuekin batera.

Hermann-en ibilbidea ordenagailuaren sorrerarekin bideratu zen. Bere lehenengotariko tipoa Palatino izan zen, gerra ondoren diseinatu zuena helburu militar batekin, hau da, metalezko gainazal batean idazteko egina zegoen. Ondoren ordenagailurako bereziki diseinaturik zegoen tipografia landu zuen, Marconi izenekoa, eta Hell-digiset alfabeto osoa diseinatu zuen ondoren.

1938. urtean, bere ikasketa bukatu ondoren, Frankfurteko Paul Koch-en tailerrean lan egiten hasi zen inprentan eta puntzoien ikasketa egiten zegoen bitartean Augusz Rosenberg-ekin. Hainbat liburu argitaratu zituen, tipografia, diseinua eta bere marrazkiei buruz.

2015ko ekainak 4ean hil zen 96 urterekin. Bizi izan zen bitartean bi dokumentaletan parte hartu zuen; The art of Hermann Zapf 1967, eta Helvetica tipografia 2007an, Gary Hustwist zuzendua.

Egindako tipografietariko batzuk hauek izan ziren: Aldus, Optima, Diotima, Zapfino, Saphir

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.