Hermann Sprengel

Hermann Sprengel (Schillerslage, 1834ko abuztuaren 29a - Londres, 1906ko urtarrilaren 14a) alemaniar fisikari eta kimikaria izan zen. Ingeles herritartu zen. Oxfordeko eta Londresko unibertsitateetan irakasle izan zen. Hutsuneari buruz egin zituen azterketengatik da ezagun; hutsunea egiteko bonba bat asmatu zuen, 1881ean bonbilla elektrikoak egiteko erabili zena. Isurkarien masa espezifikoa eta dilatazio-koefizientea neurtzeko tresna bat ere asmatu zuen. Indar handiko lehergailuak egiteko, hainbat gai kimiko aztertu zituen; azido pikrikoa, adibidez. Beste gauza askoren artean, bere izena duen piknometroa ere asmatu zuen.

Hermann Sprengel
Bizitza
JaiotzaSchillerslage (en) Itzuli, 1834ko abuztuaren 29a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaLondres, 1906ko urtarrilaren 14a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaRobert Wilhelm Bunsen
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, fisikaria eta asmatzailea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.