Hermann Müller
Hermann Müller (Mannheim, 1876ko maiatzaren 18a - Berlin, 1931ko martxoaren 20a) alemaniar politikaria izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1920an eta 1928tik 1930era.
Hermann Müller | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1928ko ekainaren 28a - 1930eko martxoaren 27a ← Wilhelm Marx - Heinrich Brüning →
1920ko martxoaren 27a - 1920ko ekainaren 21a ← Gustav Bauer - Constantin Fehrenbach →
1920ko martxoaren 27a - 1920ko ekainaren 21a, 1920ko ekainaren 8a ← Gustav Bauer - Constantin Fehrenbach →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Mannheim, 1876ko maiatzaren 18a | ||||||||||
Herrialdea | Alemania | ||||||||||
Heriotza | Berlin, 1931ko martxoaren 20a (54 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | The Socialists' Memorial (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | kazetaria eta politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Berlin | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | erlijiorik eza | ||||||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata | ||||||||||
1893an Alemaniako Alderdi Sozialdemokratara batu zen, eta 1899tik 1906ra Görlitzer Volkswacht egunkari sozialistako editorea izan zen. Bere alderdiaren ordezkaria izan zen Bigarren Internazionalean eta Europako alderdi sozialisten konbentzioetan.
Reichstageko kide izan zen 1916tik 1918ra. Azaroko Iraultzaren ondoren, Atzerri ministro izendatu zuten, eta Versaillesko Itunaren Alemaniako sinatzaileetako bat izan zen.
1920ko martxotik ekainera kantziler izan zen. Bere gobernuak ezkerreko altxamenduak kendu eta erreforma sozialak ezarri zituen. Ekainean hauteskundeak galdu zituen, Zentrum alderdiak irabazi zuelarik.
1928ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, berriz ere koalizio-gobernu bateko buru izan zen. Gobernuak 1930eko martxora arte iraun zuen eta aliatuen ordainketak murriztea lortu zuen. Poloniarekin eta SESBekin ere arazo diplomatikoak izan zituen.