Hermann Kesten
Hermann Kesten (Podwołoczyska, Galitzia, 1900eko urtarrilaren 28a - Basilea, 1996ko maiatzaren 3a) alemaniar idazlea izan zen. Frankfurten ikasi zuen filologia, filosofia eta historia, baina ikasketak bukatu aurretik idazteari eta bidaiatzeari ekin zion. 1927an idatzi zuen lehen eleberria Josef sucht die Freiheit (Josef askatasun bila dabil) eta Heinrich von Kleist saria irabazi zuen. 1933an Alemaniatik alde egin zuen, eta Allert de Lange argitaletxe holandarraren erbesteko literatura alemaneko sailaren zuzendari izan zen. 1940an Estatu Batuetara joan zen, eta 1949an hango herritartasuna lortu zuen. Alemaniako Errepublika Federalaren PEN zentroko lehendakaria izan zen (1972-1976). 1977az geroztik Basilean bizi da. Idazlanen artean ditu: Glückliche Menschen, (1931, Gizon zoriontsuak), Ferdinand und Isabella (1936, Fernando eta Elisabet), König Philip II. (1938, Filipe II.a erregea), Zeit der Narren (1966, Eroen garaia).
Hermann Kesten | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pidvolochysk (en) , 1900eko urtarrilaren 28a |
Herrialdea | Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Basilea, 1996ko maiatzaren 3a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria, itzultzailea, biografoa, saiakeragilea, antzerkigilea, poeta, editore-laguntzailea eta iritzi-kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academy of Sciences and Literature Mainz (en) Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Mugimendua | New Objectivity (en) |
Genero artistikoa | eleberria |
kesten.de |
Lanak
Eleberriak
- Josef sucht die Freiheit (1927)
- Ein ausschweifender Mensch (Das Leben eines Tölpels) (1929)
- Glückliche Menschen (1931)
- Der Scharlatan (1932)
- Der Gerechte (1934)
- Ferdinand und Isabella (1936)
- König Philipp II. (1938)
- Die Kinder von Gernika (1939)
- Die Zwillinge von Nürnberg (1947)
- Die fremden Götter (1949)
- Ein Sohn des Glücks (1955)
- Die Abenteuer eines Moralisten (1961)
- Die Zeit der Narren (1966)
- Ein Mann von sechzig Jahren (1972)
Eleberri-bildumak
- Vergebliche Flucht und andere Novellen (1949)
- Die 30 Erzählungen von Hermann Kesten (1962)
- Dialog der Liebe (1981)
- Der Freund im Schrank (1983)
Biografia eta saiakerak
- Copernicus und seine Welt (1948)
- Casanova (1952)
- Meine Freunde die Poeten (1953)
- Der Geist der Unruhe (1959)
- Dichter im Café (1959)
- Filialen des Parnaß (1961)
- Lauter Literaten (1963)
- Die Lust am Leben. Boccaccio, Aretino, Casanova (1968)
- Ein Optimist (1970)
- Hymne für Holland (1970)
- Revolutionäre mit Geduld (1973)
Ipuinak
- Ich bin, der ich bin. Verse eines Zeitgenossen (1974).
- Ein Jahr in New York
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |