Herkules
Herkules[1] Herakles greziar heroiaren erromatar izena da, Jupiter eta Alkmenaren semea zena. Mitologia klasikoan, bere indarra eta abenturek ospea eman zioten Herkulesi.
Herkules | |
---|---|
Erromatar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Herakles |
Familia | |
Aita | Jupiter |
Ama | Alkmena |
Bikotekidea(k) | Faula (en) |
Seme-alabak | Aventinus (en) |
Erromatarrek Heraklesen ikonografia eta mitoak onartu zituenean izena aldatu zuten eta ondorengo mendebaldeko kultura izena jatorrikoa baino ospetsuago bilakatu zen.
Erromatar kondairak
Cacorekin borroka
Herkulesi buruzko erromatar kondairak Geriongo azienda lapurtzeko Mendebaldeko Mediterraneora egin zuen bidaiarekin lotuta daude, haren «hamabi lan» ezagunetako batekin. Itzultzean, Tiber-en ondoan atseden hartzen ari zela, Vulcanoren seme Caco izeneko heroi lokalak abelburu batzuk lapurtu zizkion eta bere haitzulora eraman zituen. Herkules konturatu zenean, lapurtutako azienda bilatu zuen eta animaliak mugitzera behartu zituen, Cacak, Cacoren arrebak, Herkulesi esan zion non zeuden. Orduan, Herkulesek eta Cacok borroka bat hasi zuten, non Cacok bere hiru buruen sua eta kea baitzituen, baina Herkulesek bere mazoarekin hil zuen. Beste tradizio baten arabera, Caco haitzuloan sartu zen sarrera arrokaz estalita, eta Herkulesek haitzuloko sabaiko arrokak erauzi behar izan zituen sartu eta ito ahal izateko.[2]
Fauno
Bona Dea, Fauno ere deitua, misterio sakratuak ospatzen ari zela, iturri sakratuan edateko eskatu zion Herkulesek, Cacoren aurkako borrokaren ondoren nekatuta. Honek uko egin zion, iturri horretara emakumeak bakarrik sartzen zirelako. Herkulesek, errepresalia gisa, emakumeak bere santutegirako sarbidetik kanpo utzi zituen.
Bestelako mitoak
Herkules eta Caco kondairak ere zerikusia izan du beste tradizio batzuekin: horietako batean, Fauno erregeak jasotzen zuen Herkules. Jainkoak atzerritarrak hiltzen zituen, baina Herkulesekin saiatu zenean, berak hil zuen. Beste kondaira batek dio Evandrok jaso zuela Herkules, eta, Carmenak, haren amak, aldarea egin zion heroiari, Aldare Magno izenaz ezaguna.
Herkules toponimian
Mundu osoan toki asko Herkulesen bizitokiak moduan azaldu dira eta toponimo arrunta da bere izena, orokorrean handitasunarekin lotuta, esaterako:
- Herkulesen leizeak (Tanger)
- Herkulesen leizea (Toledo)
- Herkulesen Zutabeak
- Herkulesen Dorrea
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
- San Juan Manso, Enara. (2022-12-02). «Erromatar emakume idazleak: jakingarriak eta lekukotasunak» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (123): 147–164. doi: . ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |