Herbizida
Nekazaritzan, herbizida belarrak galtzeko edo haien hazkundea eragozteko erabiltzen den substantzia kimikoa da.[1] Hazkuntza jakin baterako kaltegarri edo desegokitzat jotzen diren belarrak ezabatu eta horien ugalketa eta hazkuntza eragozketa gai kimikoa da.
![](../I/Sprayed_weeds.jpg.webp)
Sarri, herbizidek ingurumen arazoak eragiten dituzte, bioaniztasuna erasotuz eta aire, ur eta lurzoruaren araztasuna erasotuz. Herbizidak erabiltzeak poluzioa sor dezake.[2] Adibidez, glifosatoa duten herbizidek erleak hiltzen eta akuiferoak kaltetzen dituzte.[3][4]
![](../I/LPCC-733-Aplicaci%C3%B3_d'herbicides_en_arr%C3%B2s.jpg.webp)
Herbizida selektiboek belar txar espezifikoen espezieak kontrolatzen dituzte, eta nahi den laborea nahiko normal uzten dute. Herbizida ez-selektiboak, bestetik, (batzuetan, produktu komertzialen guztizko herbizidak deitzen dira), berriz, lur baldarrak, industria- eta eraikuntza-lurrak, trenbideak eta trenbideko lubetak garbitzeko erabil daitezke, ukitzen duten landare-material guztia hiltzen baitute.
Herbizidak oro har erabili aurretik, kontrol kulturalak erabiltzen ziren, hala nola lurraren pH-a aldatzea, gazitasuna edo ugalkortasun-mailak, belar txarrak kontrolatzeko.[5] Kontrol mekanikoa (laborantza barne) belar txarrak kontrolatzeko ere erabili zen (eta erabiltzen jarraitzen da).
Herbizida arruntenak
Kimikoak
- 2,4-D (2,4-diclorofenoxi azido azetiko)
- Aminopyralid
- Atrazina
- Clopyralid
- Dicamba[6]
- DL-Fosfinotricina
- Fluazifop (Fuselade Forte)[7].
- Fluroxypyr
- Glifosato. Glifosatoa espektro zabaleko herbizida bat da, landareen aminoazidoen sintesian eragiten duen herbizida.[8] Debekatzeko kanpaina indartsu dago. Dagoeneko Austrian debekatu egin da.[9]
![](../I/Blister_roundup.jpg.webp)
- Imazapyr
- Imazapic
- Imazamox
- Linuron
- MCPA (2-metil-4-clorofenoxiacético azido)
- Metolakloro
- Metam
- Paraquat
- Pendimetalina
- Picloram
- Sodio klorato (herrialde batzuetan debekatuta)
- Triclopyr
- sulfonilureak: Flazasulfuron eta Metsulfuron-metilo
Organikoak
Nekazaritza ekologikoan erabiltzen dira:[10]
Debekatutakoak
![](../I/A_vietnamese_Professor_is_pictured_with_a_group_of_handicapped_children.jpg.webp)
- 2,4,5-TAzido triklorofenoxiazetikoa
- Agente laranja
- Gasolio eta petrolioaren beste deribatuak
Erreferentziak
- http://www1.euskadi.net/harluxet/
- https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/herbizida
- https://www.elcorreo.com/zurekin/sasitza-kentzeko-herbizida-20180926182547-nt.html
- https://www.irunadeoca.com//wp-content/uploads/2018/REVISTAS/87.pdf 7.or.
- Encyclopedia of environment and society. Robbins, Paul, 1967-, Sage Publications. Thousand Oaks. 862. or. ISBN 9781452265582. OCLC 228071686.
- https://www.ageruo.com/eu/news/weeds-that-may-be-resistant-to-dicamba-make-herbicide-management-critical/
- Fluazifop. Herbiguide.com.au.
- https://bidasoa.hitza.eus/2020/06/05/erreportajea-glifosatoaren-erabilera-hondarribian/
- https://www.argia.eus/albistea/glifosatoa-debekatu-du-austriak-nekazaritza-industrian-oso-erabilia-den-herbizida/inprimatu
- https://www.renovablesverdes.com/eu/etxeko-herbizida/