Herbeso
Herbeso (grezieraz, Ἑρβήσσος edo Ἑρβήσος) Siziliako antzinako hiri baten izena da eta Sirakusako ohiko aliatua. Gelonek (K.a. 540-478) lurralde honetako urak hartu zituen, akuedukto baten bitartez, Sirakusara eramateko.
Herbeso | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°25′38″N 14°18′04″W |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | sikuloak |
Kultura | sikulo, greziar, erromatar, |
K.a 404an, Dionisio Sirakusakoak Herbeso setiatu zuen, Siziliako barnealdekotik beste hiri sikuloekin egin zuen antzera. Halere, Herbesoren kontra bidalitako armada, Dionisioren aurka matxinatu zen[1]. Beranduago, K.a. 396-395ean, Dionisiok bake-itun bat sinatu zuen Herbesorekin, Siziliako beste hirirekin egin zuen bezala[2].
Agatoklesen garaia arte ez da hiria aipatzen. Horrek Herbeso okupatu eta gero, garnizio bat utzi zuen, baina K.a. 309an, tiranoa Afrikan zegoela, kanporatua izan zen. Hiria Agrigentoko Jenodikorekin aliatu zen Agatoklesen kontra[3].
Polibiok tokia aipatu zuen esanez, Lehen Gerra Punikoan, Agrigentoko setioan, erromatarrek hornidura-biltegi moduan erabiltzen zutela, setiatutako hiritik oso urrun ez zegoelako[4]. Uste da toki hau Siculiana Marinaren ondoan zegoela. Bigarren Gerra Punikoan, Herbeson Hipokratesek eta Epizidek bilatu zuten babesa, Leontinostik alde egitean. Sirakusak haien kontra bidalitako armadak desertatu zuen. Azkenean, hiria Kartagorekin aliatu zen, baina Marko Klaudio Martzelok konkistatu zuen[5].
Erromatar Errepublikaren garaian, Sirakusaren pean jarri zen, egile klasikoek ez badute aipatzen Plinio Zaharra arte. Historialari horrek Herbeso seinalatu zuen Siziliako barnealdeko aparteko hiri baten gisa. Klaudio Ptolomeok ere barnealdean kokatzen du. Tito Liviok, berriz, dio barnealdean zegoela, ez oso urrun Lentinitik.
Herbesoko K.a. 325ko txanponak aurkitu dira ΕΡΒΗΣΣΙΝΩΝ inskripzioarekin, bain hiri honen kokapen zehatza ezezaguna da. Batzuek iradoki dute Martxoaren mendian egotea[6], Piazza Armerinako eskualdean[7]. Gaurko Pantalica proposatu da ere, Sortinoko beste aldean, Sirakusatik 30 kilometrora.
Bibliografia
Antzinako iturriak
- (GRC) ESTRABON: Geografia, V. (ingelesazko bertsioa)
- (LA) Tito Livio, Ab Urbe condita libri (Ingelesez).
Iturri modernoak
- (italieraz) [http://www.regione.sicilia.it/beniculturali/dirbenicult/database/page_musei/pagina_musei.asp?ID=182&IdSito=82 Web ofiziala
- Artikulu honek jabari publikoko informazioa erabiltzen du: SMITH, William, ed. (1854–1857). Dictionary of Greek and Roman Geography. London, John Murray.
Erreferentziak
- DIODORO SIKULO: XIV, 7.
- DIODORO SIKULO: XIV, 78.
- DIODORO SIKULO: XX,31.
- POLIBIO: I, 18.
- TITO LIVIO: XXIV, 30-35.
- MANNI: 1981,170-171 or.
- HANSEN, Mogens Herman eta NIELSEN, Thomas Heine (2004). «Sicilia». An inventory of archaic and classical poleis (ingelesez). New York: Oxford University Press. 198 or. ISBN 0-19-814099-1.