Herbert Spencer Gasser
Herbert Spencer Gasser (Platteville, 1888ko uztailaren 5a - New York, 1963ko maiatzaren 11) estatubatuar fisiologoa izan zen. 1944ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Joseph Erlangerrekin batera axoietan egin daitezkeen ekintza potentzialei buruz egiten duen lanagatik.
Herbert Spencer Gasser | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Platteville (en) , 1888ko uztailaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1963ko maiatzaren 11 (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Johns Hopkins Unibertsitatea Platteville High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, unibertsitateko irakaslea, psikologoa eta fisiologoa |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen Rockefeller Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa |
Wisconsingo Unibertsitatean ikasi zuen, zoologia lehenik eta medikuntza gero. Joseph Erlanger izan zen fisiologiako irakaslea. 1918an Armadako Gerra Kimikoko Departamentuan sartu zen.
Armistizioaren ondoren, Washingtongo Unibertsitatera itzuli zen, farmakologia saileko irakasle gisa. 1923tik 1925era ikasketak zabaldu zituen beka batekin Londresen, Parisen eta Berlinen. 1931n fisiologiako irakasle izendatu zuten New Yorkeko Cornell Mediku Eskolan. 1935ean Rockefeller Institutuko bigarren zuzendari izendatu zuten, eta 1953ra arte egon zen han.
1936an Gasserrek eta Erlangerrek giza nerbio-zelulei buruzko lezioak eman zituzten Pennsylvaniako Unibertsitatean. Gai honen inguruan egindako lanari esker Nobel Saria jaso zuten 1944an.