Herbert Park

Herbert Parkea (irlanderaz Páirc Hoirbeaird) Dublingo Ballsbridge auzoko parke publikoa da.

Herbert Park
Kokapena
Koordenatuak53°19′39″N 6°14′08″W
Map
    Herbert Parkeko kioskoa.

    Egitura

    Parkearen itzulinguruak milia baten luzera dauka. Oinezkoen bide batek zeharkatzen du parkea, hegoaldeko zatia iparraldekoa baino handiagoa delarik.

    Hegoaldean Dodder ibaiaren ondoan hainbat futbol-zelai eta lorategi daude, bai eta ahateentzako putzu handi bat ere. Iparraldeko zatian aldiz tenis pistak eta bolatokiak daude.

    Historia

    Pembrokeko kondeak hiriari emandako lurrek osatzen dute gaur egungo Herbet Parkea. 1907an mundu mailako feria bat egin zen bertan, Irish International Exhibition (Irlandako Nazioarteko Erakusketa) deitu zena. Orduan eraikitako egiturak kendu zirenean parkea publiko bihurtzea erabaki zen.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.