Holandar saltsa

Holandar saltsa gurin, limoi zuku eta ozpinez egindako eta emultsionatzaile gisa arrautz gorringoa duen saltsa bat da, arrunki gatz eta piperbeltz pitin bat ere gehitzen zaizkio, bai eta kaiena hautsa ere. Nahiz eta herbeherear izena izan, frantziar jatorria duen saltsa bat da. Hilandar saltsa Benedict arrautzen osagai nagusia da. Zailtasun handiko saltsa da.

Holandar saltsa
saltsa
Materialakgurina
limoi urra
arrautza
gatz arrunta
OsagaiakGorringoa eta gurina
Historia
JatorriaFrantzia
Sorrera-dataXVII. mendea

Errezeta

Litro inguru saltsa lortzeko.

Osagaiak:

  • Gurin gardendua: 600 g.
  • Gatza: Pitin bat.
  • Piperbeltza: Pitin bat.
  • Limoia: 1/2-ren zukua.
  • Arrautza gorringo: 6.

Prestaketa

Holandar saltsadun zainzuri eta patatak.

Gurina gardentzeko maria bainuan urtu eta jaso goian dagoen koipea edo gantza eta azpiko esne-gazura bereiziz.

Pertz bat jarri maria bainuan eta bertan gorringoak, limoi zukua, gatza eta piperbeltza jarri.

Hagatxoarekin irabiatu zuritu arte.

Atera maria bainutik eta gehitu gurin gardendua poliki-poliki hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean.

Maionesa baten moduan osagai guztiak bateratuko eta saltsa lodituko da.

Aholkuak

Saltsa hau prestatzeko garrantzitsua da gorringoak eta gurina antzeko tenperaturan egotea.

Saltsa moztuko balitz, moztutako saltsa pitin bat jarriko genuke pertz azpian, izotz kozkor bat gehitu eta gainerako saltsa moztua gehitzen joango ginateke, hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean.

Saltsa hau ezin da egun batetik bestera gorde.

Maria bainuan edukiko dugu erabili bitartean.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.