Heraklion

Heraklion (antzinako grezieraz: Ἡράκλειον, Hêrákleion;grezieraz: Ηράκλειο, Iraklio) Greziako Kreta uharteko hiri eta portu nagusia eta hiriburu administratiboa da. Greziako laugarren hiririk populatuena da.

Heraklion
Ηράκλειο
Iràklio
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Crete
Eskualdea Crete Region
Unitate periferikoaHeraklion (unitate erregionala)
UdalerriaHeraklion Municipality
AlkateaVasilis Labrinos (en) Itzuli
Izen ofizialaΗράκλειο
Jatorrizko izenaΗράκλειο
Iràklio
Posta kodea71000–71999
Geografia
Koordenatuak35°20′25″N 25°08′04″E
Map
Azalera109.03 km²
Altuera33 m
Demografia
Biztanleria156.842 (2021)
11.402 (2021)
Dentsitatea1.438,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2810
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakKonstantza, Odesa, Pernik, Toledo eta Nizhni Novgorod
heraklion.gr

Izena

Arabiarrek, IX. mendean, gotorleku bat eraiki zuten orain hiria dagoen tokian, eta rabḍ al-ḫandaq izena eman zioten. Izen hori grekora pasatu zen Χάνδαξ (Handax) bilakatuta, eta Candia izenaz latindartu zen. Veneziarrek zabaldu zuten Candia izena, eta hala erabili zen XIX. mendera arte. Kreta uharte osoa izendatzeko ere erabili zen Candia izena.

Heraklion izen zaharra inguruko Heracleum (Herakleoren hiria) portu erromatarretik hartu zuen

Historia

Minostar zibilizazioaren garaian Kretako gune nagusia Knosos izan zen, eta Heraklion Knososeko jauregiaren hondakinetatik gertu dago. Estrabonen arabera, Heraklion Knososko portua zen.

Bizantziarren garaian (K.o. 395-824), ez zuen garrantzi handirik izan uhartean, Knosos eta Gortina baitziren uharteko gune nagusiak.

Gaur egungo hiria Al-Hakam I.ak Kordobako emirerritik kanporatutako musulman matxinoek sortu zuten 824an, uhartea bereganatu ondoren. Lubaki bat egin zuten gotorlekua babesteko, eta rabḍ al-ḫandaq (ربض الخندق) «Lubakiaren gotorlekua» izena eman zioten. Aurrerantzean, Al-Khandak deitu zioten.

961ean, bizantziarrek eraso zioten; hiria setiatu eta hartu ondoren, erraustu egin zuten.

1204an Veneziako Errepublikak erosi zuen, eta Kandia izena eman. Hiria gotortu egin zuten, eta harresi ikaragarriak eraiki zituzten. Portuan gotorleku bat eraiki zuten.

1669ko irailaren 27an, 22 urteko setio baten ondoren, otomandarrek bereganatu zuten hiria. Setioaren azken 22 hilabeteetan, 70.000 otomandar, 38.000 kretatar eta kristauen 29.000 esklabo hil ziren.

1898tik aurrera, hiria britainiarren mende gelditu zen, eta 1913an, Kreta osoarekin batera, Greziako Erresumaren mendera pasatu zen.

Klima

    Datu klimatikoak (Heraklion)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 26.2 29.4 34.5 38.0 41.3 41.0 42.0 39.5 35.7 31.2 28.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.2 15.5 16.8 20.2 23.5 27.3 28.6 28.4 26.4 23.1 20.1 17.0 21.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.6 12.8 13.8 16.6 19.7 23.7 25.7 25.6 23.4 20.3 17.4 14.5 18.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10.0 10.0 10.8 13.0 15.9 20.0 22.7 22.7 20.3 17.5 14.7 12.0 15.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.4 3.3 6.4 8.0 13.2 16.2 16.6 13.5 9.7 6.4 3.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 91.5 77.4 57.4 30.0 15.2 3.2 1.0 0.7 19.5 68.8 58.8 77.1 500.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.1 9.1 6.9 3.4 1.9 0.5 0.1 0.1 1.3 4.9 6.0 8.9 53.2
Eguzki orduak 117.8 124.7 176.7 228.0 300.7 351.0 372.0 347.2 282.0 198.4 150.0 120.9 2769.4
Iturria: Hong Kong Observatory[1] NOAA (muturreko datuak)[2]

Demografia

Heraklionen bilakaera demografikoa
UrteaPopulazioa
180015 000
185018 910
190022 501
192029 491
192839 231
195155 373
196164 337
197178 209
1981102 398
1991116 178
2001137 766
2011173 450

Greziak bereganatu ondoren, populazioa azkar hazi zen hirian. Bigarren Mundu Gerran kalte handiak izan zituen hiriak, eta populazioa inguruko herrietara sakabanatu zen. Gerraren ondoren, hiria neurririk gabe hazi zen, planifikaziorik gabe, eta auzo asko sortu ziren.

Auzoak

  • Agia Aikaterini (Αγία Αικατερίνη)
  • Agia Irini Chryssovalantou (Αγία Ειρήνη Χρυσοβαλάντου)
  • Agia Marina (Αγία Μαρίνα)
  • Agia Triada (Αγία Τριάδα)
  • Agios Ioannis (Άγιος Ιωάννης)
  • Agios Ioannis Chostos (Άγιος Ιωάννης Χωστός)
  • Analipsi (Ανάληψη)
  • Atsalenio (Ατσαλένιο)
  • Bedevi (Μπεντεβή)
  • Chanioporta (Χανιώπορτα)
  • Chryssopigi (Χρυσοπηγή)
  • Dilina (Δειλινά)
  • Estavromenos (Εσταυρωμένος)
  • Filothei (Φιλοθέη)
  • Fortetsa (Φορτέτσα)
  • Giofyro (Γιόφυρο)
  • Hilioupoli (Ηλιούπολη)
  • Kainourgia Porta (Καινούργια Πόρτα)
  • Kamaraki (Καμαράκι)
  • Kaminia (Καμίνια)
  • Katsabas (Κατσαμπάς)
  • Kipoupoli (Κηπούπολη)
  • Knossos (Κνωσσός)
  • Kommeno Bedeni (Κομμένο Μπεντένι)
  • Lido (Λίντο)
  • Mastabas (Μασταμπάς)
  • Messambelies (Μεσαμπελιές)
  • Papa-Titou Metochi (Παπα-Τίτου Μετόχι)
  • Pateles (Πατέλες)
  • Poros (Πόρος)
  • Therissos (Θέρισσος)
  • Tria Pefka (Τρία Πεύκα)
  • Tris Vagies (Τρεις Βάγιες)

Aldiriak

  • Agia Irini (Αγία Ειρήνη)
  • Agia Marina (Αγία Μαρίνα)
  • Ammoudara (Αμμουδάρα)
  • Amnissos (Αμνισσός)
  • Athanati (Αθάνατοι)
  • Daphnès (Δαφνές)
  • Finikia (Φοινικιά)
  • Gazi (Γάζι)
  • Giofyrakia (Γιοφυράκια)
  • Karteros (Καρτερός)
  • Kavrochori (Καβροχώρι)
  • Néa Alikarnassós (Νέα Αλικαρνασσός)
  • Skalani (Σκαλάνι)
  • Stavrakia (Σταυράκια)
  • Syllamos (Σύλλαμος)
  • Vassilies (Βασιλειές)
  • Voute (Βούτες)
  • Xirokambos (Ξηρόκαμπος)

Monumentuak eta gune interesgarriak

  • Knososko jauregia, hiritik 5 km-ra.

Monumentu bizantziar eta veneziarrak

  • Santa Katerina Sinaikoaren eliza, veneziarrek XVI. mendean eraikia. Barnean, ikono bizantziarrak dauzka.
  • Harresi veneziarrak, XIV. mendetik XVI. mendera bitartean eraikiak; izar-formako egitura dute.
  • Portu zaharra, XVI. mendekoa.
  • San Marko eliza, XIII. mendean eraikia eta XVI. mendean berreraikia.
  • Done Petri eta Done Pauloren monasterioa, XIII. mendekoa.
  • San Titoren eliza, jatorriz bizantziarra eta XV. mendean veneziarrek aldatua.
  • Iturriak:
    • Bembo iturria (Krini Bebo, Κρίνη Μπέμπο), XVI. mendekoa.
    • Morosini iturria (Krini Morozini, Κρίνη Μοροζίνη), 1628koa.
    • Sagredo iturria (Krini Sagredo, Κρίνη Σαγρέντο)
    • Priuli iturria (Krini Priouli, Κρίνη Πριούλι)

Herakliondar ospetsuak

  • Domenikos Theotokópulos «Greco», XVI. mendeko pintatzailea.
  • Teofanes Kretakoa, XVI. mendeko pintatzailea.
  • Konstantinos Volanakis, XIX. mendeko pintatzailea.
  • Alexandro V.a Pisakoa, antipapa.
  • Zirilo Lukaris, Eliza ortodoxoaren patriarca, XVII. mendekoa.
  • Vitsentzos Kornaros, XVII. mendeko poeta.
  • Minas Dimakis, poeta grekoa.
  • Nikos Kazantzakis, XX. mendeko idazle grekoa, Zorba, grekoa nobelaren idazlea.
  • Odysseas Elýtis, poeta grekoa, Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1979an.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.