Hepatitisaren Mundu Eguna
Hepatitisaren Mundu Eguna uztailaren 28an ospatzen da eta helburua hepatitisari (A, B, C, D eta E hepatitisak deitzen diren gaixotasun infekziosoen taldea) buruzko kontzientzia, prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua sustatzea da. Gaixotasun akutuak eta kronikoak eragiten ditu eta urtean 1,34 milioi pertsona hiltzen ditu.[1] Hepatitisak gibeleko infekzio akutua nahiz kronikoa eragin dezake. Herrialde batzuetan, B hepatitisa da zirrosiaren kausarik ohikoena, eta gibeleko minbizia ere eragin dezake.
Hepatitisaren Mundu Eguna | ||
---|---|---|
Mota | nazioarteko egun | |
Commemorates (en) | hepatitis | |
Egun | Uztailaren 28 | |
Argumentu nagusia | hepatitis | |
Webgune | who.int… |
Hepatitisaren Nazioarteko Eguna Munduko Osasun Erakundeakantolatzen dituen 11 kanpaina ofizialetako bat da, Chagasen Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna, HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta Malariaren Mundu Egunarekin batera, besteak beste.[2]
Historia
2004ko urriaren 1ean, C Hepatitisari buruzko Nazioarteko Kontzentizazio Eguna ospatu zen lehenengoz.[3] Hala ere, herrialdeen arabera "hepatitisaren eguna" data desberdinetan ospatzen zen. Horregatik, 2008an, Hepatitisaren aurkako Mundu Aliantzak, gaixo taldeekin lankidetzan, maiatzaren 19an Hepatitisaren Lehen Mundu Eguna izendatu zuen.
2010eko maiatzean, Osasunaren Mundu Batazarraren 63. sesioan data uztailaren 28ra aldatu zen, Baruch Samuel Blumberg Nobel saridunaren ohorez, B hepatitisaren birusa aurkitu zuen eguna oroituz.
Hepatitisaren Mundu Eguna 100 herrialde baino gehiagotan ospatzen da urtero.[4]
2012an, Munduko Guinness Errekorra sortu zen, 20 herrialdetako 12.588 pertsonak Hiru tximino jakintsuak ekintzak egin zituztenean Hepatitisaren Nazioarteko Egunean, gaixotasunaren ezjakintasuna adierazteko.[5][6]
Gaiak
Hepatitisaren Mundu Egunak ekintza hauetan arreta jartzeko aukera ematen du:[1]
- Hepatitisaren eta haren transmisioaren formei buruzko sentsibilizazioa;
- Hepatitis biralen eta hari lotutako gaixotasunen prebentzioa, detekzioa eta kontrola indartzea.
- B hepatitisaren aurkako txertoaren estaldura eta integrazioa handitzea immunizazio-programa nazionaletan; eta
- Hepatitisaren aurrean erantzun globala koordinatzea.
Erreferentziak
- World Health Organization, World Hepatitis Day. Accessed 8 April 2014.
- World Health Organization, WHO campaigns.
- 500 Million People Await World Health Assembly Decision on Viral Hepatitis. European Liver Patients' Association.
- World Hepatitis Alliance, World Hepatitis Day Wrap-Up Report 2012.
- (Ingelesez) «World Hepatitis Day 2021 [Hindi: Theme, Significance, Quotes, Messages»] S A NEWS 2021-07-28.
- (Ingelesez) «World Hepatitis Day 2021 - Hepatitis can't wait» www.who.int.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Hepatitisaren Nazioarteko Eguna, Drogen eta Toxikomanien Europako Behatokia
- Hepatitisaren Nazioarteko Eguna, Osasunaren Mundu Erakundea
- Hepatitisaren Nazioarteko Eguna, Hepatitisaren aurkako Munduko Aliantza