Henschel
Henschel & Sohn (Henschel and Son) Kasselen kokatutako Alemaniako enpresa bat zen.
Henschel | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, enpresa eta bell foundry (en) |
Jarduera sektorea | ingeniaritza mekanikoa, manufacture of railway locomotives and rolling stock (NACE 30.2) (en) , machinery industry and plant construction (en) eta vehicle construction (en) |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Oberschlesische Lokomotivwerke (en) eta Fablok (en) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendaritza-taldea | Oskar R. Henschel (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Aktiengesellschaft (en) |
Historia | |
Sorrera | 1810 |
Sortzailea | Carl Henschel (en) Werner Henschel (en) |
Sorlekua | Kassel |
Ordezkatzen du | WUMAG Hamburg (en) |
Desagerpena | 1957 |
Georg Christian Carl Henschelek 1810ean sortu zuen fabrika Kasselen. Bere semeak, Carl Anton Henschelek, beste lantegi bat sortu zuen 1837an. 1848an konpainia lurrunezko lokomotorrak fabrikatzen hasi zen.
XX. mendean, Alemaniako lokomotorren ekoizle handiena bihurtu zen, kamioiak (1925–1974), tankeak, hegazkinak, armak, diesel motorrak, autobusak eta trolebusak fabrikatzeaz gain.
Bigarren Mundu Gerra
1935 hasieran, Henschel Panzer I tankeak fabrikatzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerran, 1939-1940an, Panzer III tankeen eskala handiko eraikuntza hasi zen eta Tiger I tankeena 1941ean hasi zen. Henschel Panzer VI Tigerren eraikitzaile nagusia izan zen. 1945ean, enpresak 8.000 langile baino gehiago zituen 12 orduko bi txandatan.
Henschel-en instalazioak aliatuen bonbardaketen helburu garrantzitsuenetako bat izan ziren eta ia suntsitu egin ziren.
Gerraostea
Enpresak 1948an ekin zion berriro jarduerari. 1964an Rheinische Stahlwerke erosi eta Rheinstahl Henschel AG bihurtu zen, 1976an Thyssen Henschel, eta 1990ean ABB Henschel AG . 1996an konpainia ABB Daimler Benz Transportation Adtranz bihurtu zen eta 2002 inguruan Bombardierrek (Kanada) erosi zuen. Kasseleko fabrika oraindik existitzen da eta munduko lokomotorren fabrika handienetako bat da.