Henryk Sienkiewicz
Henryk Adam Aleksander Pius Sienkiewicz (ˈxɛnrɨk ˈadam alɛˈksandɛr ˈpʲus ɕɛnˈkʲevʲit͡ʂ ahoskatua; Wola Okrzejska, Kongresuko Polonia, 1846ko maiatzaren 5a - Vevey, Suitza, 1916ko azaroaren 15a) poloniar idazlea izan zen. Prentsan hasi zen idazten. Estatu Batuetara bidaia bat egin ondoren, egonaldi haren inguruan Bidaia-Gutunak (1876-1878) idatzi zituen. Slowo egunkarian esku hartu zuen zuzendari gisa 1882tik aurrera, jarrera kontserbatzaileak aldezten zituela. Lehen Mundu Gerra hasi zenerako Poloniako literatura berriaren idazle gorentzat aitortua zen. Kontakizunaren alorrean, Ikatzez egindako zirriborroak (1880) obran laborari-bizitzaren berri mingotsa ematen zuen. Beste eleberri labur batzuk Ameriketako egonaldian oinarrituak dira: Itsasargi zaintzailea (1881), Sachem (1889). 1883tik aurrera eleberri historikoak moldatzeari ekin zion, XVII. mendeko Polonia gai hartzen duen trilogia batekin: Ogniem i mieczem (1884, Odolez eta burdinez); Potop (1886, Uholdea) eta Messire Wolodyjowski (1888, Wolodyjowski jauna). 1896an kristautasunaren lehen garaiak oroitarazten zituen Quo Vadis eleberriak, mundu osoan ezagutarazi zuen. Kryzacy (1900, Zaldun teutoiak) eleberrian berriro landu zuen Poloniako historia. 1905ean Literaturako Nobel saria eman zioten.
Henryk Sienkiewicz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henryk Adam Aleksander Pius Sienkiewicz |
Jaiotza | Wola Okrzejska (en) , 1846ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Polonia Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | poloniera |
Heriotza | Vevey, 1916ko azaroaren 15a (70 urte) |
Hobiratze lekua | St. John's Archcathedral (en) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra aortic aneurysm (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Szetkiewicz (1881eko abuztuaren 18a - 1885eko urriaren 19a) Maria Romanowska-Wołodkowicz (en) (1893ko azaroaren 11 - ezezaguna) Maria Babska (1904 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | House of Sienkiwicz (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, gidoilaria, kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Henryk Rzewuski |
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) San Petersburgoko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Polskie Towarzystwo Tatrzanskie (en) Academy of Learning (en) |
Mugimendua | Q11761905 Positivism in Poland (en) |
Genero artistikoa | eleberria eleberri laburra erreportajea short novel (en) kontakizun laburra Foilletoia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa |
| |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak