Henry Van de Velde
Henry Van de Velde (Anberes, 1863ko apirilaren 3a - Oberägeri, Zug kantonamendua, 1957ko urriaren 25a) belgikar arkitektoa, diseinatzaile eta pintorea izan zen.
Henry Van de Velde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1863ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Belgika Alemania |
Bizilekua | Villa Bloemenwerf (en) |
Heriotza | Zürich, 1957ko urriaren 25a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Tervuren Communal Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Van de Velde (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Fine Arts (en) Ganteko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea, margolaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, barrualdeen dekoratzailea eta bitxi diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Ganteko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Deutscher Werkbund (en) Les XX |
Mugimendua | Art Nouveaua modernismoa |
Bizitza
Parisko Julian akademian egin zituen ikasketak eta Carolus Duranen lantegian lan egin zuen. Margolaritzan, dekorazioan edo are arkitekturan egindako lanagatik baino gehiago, obra bere osotasunean hartzeagatik da ezaguna. Hiru aldi bereizi ohi dira Van de Velderen obran.
- Lehenean (1890-1902) modernismoaren teorialari gisa nabarmendu zen. Bere etxea izan zen bere lehen lanetako bat: Bruselatik gertu dagoen Uccleko Bloemenwerf (1895). Beste zenbait etxetako dekorazioa egin zuen, Hageneko Folkwang Museokoa (1902), besteak beste. Lantegi bat ere sortu zuen (Ixelles, 1898), eta jantziak, brodatuak, ohialak, paper pintatuak, bitxiak, zeramikak, eta gauza arruntak diseinatu zituen.
- Bigarren aldian (1902-1914) Alemanian lan egin zuen gehienbat, eta estiloz, postmodernistatzat hartzen da. Besteak beste, Werkbund antzokia eraiki zuen Kolonian (1914).
- Hirugarren aldian (1918-1956) Herbehereetan lan egin zuen batik bat. Aipagarriak dira Ganteko Unibertsitateko liburutegia (1936), eta Kröller-Müller Museoa (1937-1954).
Ganteko Unibertsitateko irakasle ere izan zen. Bere teoria Dotrina Orriak (1942) liburuan agertu zuen. Modernismoaren bultzatzaile eta teorilari nagusietako bat izan bazen ere, Van de Velderen estiloak konstruktibismo-aldera egin zuen eta, pixkana, hasierako dekoratibismo sinbolistatik urrundu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Van de Velde |
- (Frantsesez) L’œuvre architecturale d’Henry van de Velde Unesco.org
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.