Henry Plumb
Charles Henry Plumb, Plumb baroia (Warwickshire, 1925eko martxoaren 27a - 2022ko apirilaren 15a) britainiar nekazari eta politikaria izan zen. Europako Parlamentuko lehendakaria izan zen 1987tik 1989ra.
Familiaren baserriaz arduratu zen eta 1970ean Nekazarien Batasun Nazionaleko presidente hautatu zuten. Bere agintaldia Erresuma Batua Europako Ekonomia Erkidegoan sartzearekin batera etorri zen, eta Plumbek nekazaritza britainiarrari babes handiagoa ematea negoziatu zuen. Britainiarrak Europako erakundeetan sartzearen aldeko sutsua izan zen
1973an nobletu zuten eta 1987an baroi titulua jaso zuen. Alderdi Kontserbadorera batu eta Europako Parlamentuko kide hautatu zuten 1979an, eta bertan egon zen 1999ra arte. 1987tik 1989ra Legebiltzarreko lehendakari izan zen.
1995 eta 2007 artean Coventryko Unibertsitateko kantziler izan zen. 2017ko azaroan Lorden Ganberatik erretiratu zen.