Henry Parkes
Sir Henry Parkes (Canley, Warwickshire, 1815eko maiatzaren 27a - Sydney, 1896ko apirilaren 27a) australiar politikaria izan zen.
Ingalaterran jaio eta 1839an Australiara emigratu zuen. Gaizki ordaindutako hainbat lan egin ondoren, aduana-departamentuan hasi zen gobernuarentzat lanean. Aldi berean margolaritza argitaratzen zuen. Gero lan pribatuetara itzuli zen eta egunkarien jabea izan zen. Hala ere, bere negozioek porrot egin zuten.
1848an politikan sartu eta autogobernua defendatu zuen. Australiako sei kolonien federazioa sustatu zuen, Britainia Handiko presoak Australiara deportatu izana kritikatu zuen eta trenbide sarea hedatzea proposatu zuen. Ideia horiek direla eta, "Federazioaren aita" deitu izan zaio.
1854an Hegoaldeko Gales Berriko koloniako Kontseilu Legegileko kide hautatu zuten. 1872tik 1891ra hainbat aldiz zuzendu zuen Hegoaldeko Gales Berriko gobernua.
Kanpo estekak
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |