Henry Norris Russell
Henry Norris Russell (1877ko urriaren 25a - 1957ko otsailaren 18a), astronomo eta filosofo estatubatuar bat zen. Princetongo Unibertsitatean ikasi zuen, non Astronomia irakasle bihurtu zen 1905ean, eta, ondoren, 1911n, behatokiko zuzendari. Ejnar Hertzsprungekin batera baina modu independentean lan eginez, Hertzsprung-Russell diagrama garatu zuen 1910 inguruan. Filosofia errealistan edo errealismo kritiko deritzonean eginiko ekarpenengatik ere ezaguna da, benetako gertaerak erakustean eta errealismoaren teoria defendatzean oinarritzen zena. George Berkeley eta Immanuel Kanten ideien aurka zegoen, ideia hauek oso bitxiak iruditzen baitzitzaizkion.
Henry Norris Russell | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Oyster Bay (New York), 1877ko urriaren 25a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Princeton, 1957ko otsailaren 18a (79 urte) | ||
Hobiratze lekua | Princeton Cemetery (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea | ||
Tesi zuzendaria | Charles Augustus Young (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Harlow Shapley Lyman Spitzer (en) Donald Howard Menzel (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | astronomoa eta astrofisikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Frantziako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Amerikako Sozietate Filosofikoa American Astronomical Society Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra | ||
1925ean, Rumford saria jaso zuen, izar erradiazioari buruzko bere lanengatik.
Ohorezko sariak
Sariak
- Royal Astronomical Societyko urrezko domina (1921)
- Henry Darper domina (1922)
- Bruce domina (1925)
- Rumford saria (1925)
- Franklin domina (1934)
Eponimoak
- American Astronomical Societyko Henry Norris Russell Irakasle postua
- Ilargiko Russell kraterra
- Talka kraterra Martitzen.
- 1762 Russell asteroidea.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.