Henry Morton Stanley

Sir Henry Morton Stanley (Denbigh, Gales, Britainia Handia 1841eko urtarrilaren 28a - Londres, Ingalaterra, Britainia Handia 1904ko maiatzaren 10a), jaiotza izenez John Rowlands, galestar kazetari eta esploratzailea izan zen. Afrikan zehar egindako esplorazio bidaiek eta David Livingstone aurkitu izanak ospe handia eman zioten. Topatu zuenean Livingstoneri esan omen zizkion hitzak askotan aipatzen dira: “Livingstone doktorea, ezta?”

Henry Morton Stanley

(1872)
member of the 26th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1895eko uztailaren 15a - 1900eko irailaren 17a
Barrutia: Lambeth North (en) Itzuli
Hautetsia: 1895 United Kingdom general election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Rowlands
JaiotzaDenbigh, 1841eko urtarrilaren 28a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaRichmond Terrace (en) Itzuli eta Londres, 1904ko maiatzaren 10a (63 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St Michael and All Angels (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Dorothy Tennant (en) Itzuli  (1890eko uztailaren 12a -  1904ko maiatzaren 10a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, esploratzailea, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiberal Unionist Party (en) Itzuli

Musicbrainz: b2b2e0f6-60fc-4332-b03b-79320682b290 Discogs: 3942942 Find a Grave: 1342 Edit the value on Wikidata

Biografia

Stanleyren ibilbideak Afrikako esplorazio bidaietan. Gorriz 1871-1872ko ibilbidea, berdez 1874-1877ko ibilbidea eta urdinez 1888-1889ko ibilbidea.

Stanley Galesko Denbighen jaio zen, 1841eko urtarrilaren 28an. 1859an, Windermeer itsasontziko ontzimutil gisa, Liverpooletik New Orleansera joan zen. Hiri honetan Henry Hope Stanley izeneko merkatari batek semetzat hartu zuen. Geroago gazteak Stanley abizena hartu zuen. 1861ean Ameriketako Estatu Konfederatuen armadan sartu zen Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean borrokatzeko eta AEBetako herritartasuna hartu zuen. Gerra amaitu zelarik kazetari lanetan hasi zen. 1868an New York Heraldeko berriemailea izan zen britainiar armadak Abisiniara egindako espedizioan.

1869an James Gordon Bennett New York Heraldeko editoreak David Livingstone misiolari eta esploratzailearen bila joateko agindu zion. Livingstone urte batzuk lehenago Afrika esploratzera joana zen eta ez zen haren berririk. Espedizioa Zanzibarretik abiatu zen, 1871eko martxoan. Livingstone azaroan atzeman zuten, Ujiji herrixkan, oso gaixo. 1872an Tanganyika lakuaren iparraldea elkarrekin esploratu zuten. Gero Stanley Britainia Handira itzuli zen baina Livingstone Afrikan gelditu zen.

1874tik 1877ra Daily Telegraph eta New York Herald egunkariek ordaindutako beste espedizio bat egin zuen Afrikara. Victoria eta Tanganyika lakuen inguruan nabigatu zuen eta Lualaba Kongo ibaiaren ibaiburua zela frogatu zuen. Espedizioa hasi zuten 356 lagunetatik 114 baino ez ziren amaierara iritsi.

1879 eta 1884 artean Belgikako Leopoldo II.ak Association internationale africaine elkartearentzat lan egiteko hartu zuen. Elkarte honen helburu humanitarioen atzean, ordea, Belgikako erregearen handinahia eta espansionismoa zegoen. Kongora itzulirik bolia eta kautxua atera ahal izateko burdinbidearen eraikuntza hasi zuen eta tribuetako buruzagiekin iruzurrezko hitzarmenak sinatu zituen.

Afrikan zehar egin zuen azken espedizioa (1888-1889) Mehmet Emin Bajá erreskatatzeko xedearekin antolatu zen. Emin Bajá Albert lakuaren ondoan kausitu zuten baino ez zuen erreskatatua izateko ez beharrik ez nahirik. Itzuleran Ruwenzori mendilerroa eta Edward lakua aurkitu zituen.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Morton Stanley
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.