Henry Howard
Henry Howard edo Surreyko kondea (Kenning, Hall, 1516/1517 – Londres, 1547ko urtarrilaren 19a) ingeles poeta eta politikaria izan zen.
Henry Howard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hertfordshire, 1516 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Heriotza | Tower Hill (en) , 1547ko urtarrilaren 19a (30/31 urte) |
Hobiratze lekua | Church of St Michael the Archangel, Framlingham (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Familia | |
Aita | Thomas Howard, 3rd Duke of Norfolk |
Ama | Elizabeth Howard |
Ezkontidea(k) | Frances Howard, Countess of Surrey (en) (1532 (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Howard family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, politikaria eta aristokrata |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | erromatar katolikoa |
Eskoziako (1542) eta Frantziako (1544-46) guduetan parte hartu zuen. Berpizkundeko lirikaren berritzailea izan zen Ingalaterran. Berrikuntza handiak sartu zituen sonetoan, eta “bertso zuria” literatura ingelesean sartzea izan zen bere lorpenik handiena. Katolizismoa ezartzeko matxinada bat prestatzen ari zela eta, traidoretzat hartu eta burua moztuta hil zuten Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren aginduz. Songs and Sonnets (1557, Kantak eta sonetoak) liburua idatzi zuen eta Eneida, Eclesiatés eta Salmuak itzuli zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-07-06 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.