Henry Hare Dugmore
Henry Hare Dugmore (1810-1896), Ingalaterran jaiotako misiolari hegoafrikarra izan zen.
Henry Hare Dugmore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ingalaterra, 1810eko apirilaren 21a |
Herrialdea | Hegoafrika |
Heriotza | Queenstown (en) , 1896 (85/86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta Bibliaren itzultzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Metodismoa |
1820an familiarekin Hegoafrikara emigratu behar izan zuen, aitaren arazo ekonomikoak zirela-eta. Metodista bihurturik, misio lanei ekin zien gaztaroan. Xhosa hizkuntza laster ikasi zuen, eta Bibliaren lehenengo itzulpena egin zuen, beste hainbat lanekin batera, tartean erlijio gorazarre ugari sortuz.
1860an Queenstownera (gaurko Lurmutur Ekialdean) bizitzera joan zen eta han igaro zuen bizitzaren azken zatia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.