Henrike II.a Ziprekoa
Henrike II.a (Nikosia, 1270eko ekaina – Strovolos, 1324ko abuztuaren 31) Zipreko eta Jerusalemgo erregea izan zen.
Henrike II.a Ziprekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nikosia, 1271 |
Herrialdea | Zipreko Erresuma |
Heriotza | Strovolos (en) , 1324ko abuztuaren 31 (52/53 urte) |
Hobiratze lekua | Nikosia |
Familia | |
Aita | Hugo III.a Ziprekoa |
Ama | Isabella of Ibelin, Queen of Cyprus and Jerusalem |
Ezkontidea(k) | Constance of Sicily, Queen of Cyprus (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Lusignan (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Hugo III.a Ziprekoa eta Elisabet Ibelingoaren semea izan zen. Lusignan familia noble frantsesekoa eta Joan II.aren anaia eta ondorengoa izan zen.
1285eko ekainaren 24an koroatu zuten Nikosiako Santa Sofia Katedralean, eta urte horretan Akre berreskuratu zuen anjoutarren eskutik. Bere erregealdian mamelukoek Tiro, Beirut eta azkenik Akre harrapatu zituzten 1291ko maiatzaren 28an setio baten ondoren. Porrot honekin Jerusalemgo Erresuma Latindarra desagertu zen. Henrike Ziprera itzuli zen eta han jarraitu zuen gobernatzen hil arte. 1299an Jerusalemgo Erresuma berreskuratzeko saiakera egin zuen.
Zipren hainbat matxinada jasan zituen eta 1306an Amalrico anaiak kargutik kendu zuen Tenplarioen laguntzarekin, eta Armeniara erbesteratu zuten. 1310ean erreinua berreskuratu zuen Ospitaleen laguntzarekin, Amalriko hil ondoren. Konspiratzaileak espetxeratu zituen eta Zipreko Tenplarioen jabetzak Ospitalekoei transferitu zizkien.
Konstanzia Siziliakoarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan.