Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa
Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa errege honek Westminsterren 1177ko martxoaren 16an emandako laudoa izan zen. Laudoa Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Antso VI.a Nafarroakoak zituzten mugaldeko lehiak bukatzeko eman zuen 1176ko abuztuaren 25ean Gaztela eta Iruñeko erregeek zazpi urteko tregoa eta Ingalaterrako erregearen arbitrajea onartzea erabaki eta gero[1]
Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa | ||
---|---|---|
Mota | arbitration award (en) | |
Honen izena darama | Henrike II.a Ingalaterrakoa | |
Data | 1177ko martxoaren 16a | |
Herrialdea | Espainia | |
Parte-hartzaileak | ||
Alderdien argumentuak
Nafarroako erregearen argumentuak
Hona hemen nafar enbaxadoreen argumentuak:
- Gaztelarrek Iruñeko erregea eta Antso III.aren lehensemea zen Gartzia III.a Santxez (1035-1054) "Naiarakoa" erail eta, Antso IV.a "Peñalengoa"ren hilketaren ondoren erresuma eskubiderik izan gabe eta indarrez ("per violentian fuit expulsus") okupatu zutela.
- Iruñeko erregeak erresuma Jainkoaren borondateari ezker zuela.
- Bertokoek ("naturalium hominum”) Iruñeko erregeari fideltasuna azaldu ziotela.
- Legea, Usadioa, Kanon eta Zuzenbideak honela ziotela.
Gaztelako erregearen argumentuak
Hona hemen gaztelar enbaxadoreen argumentuak:
- Alfontso VIII.a Gaztelakoa Antso IV.a Nafarroakoa Iruñeko erregearen ondorengoa zela.
- Antso IV.a "Peñalengoa"ren hilketaren ondoren, Nafarroa eta Naiara Gares eta Zangoza arte Gaztelako erregea zen Alfontso VI.a Gaztelakoarenak zirela.
- Iruñeko erregea zen Antso VI.ak, Alfonso VIII.aren adingabetasuna aprobetxatuz,Naiara eta Ebroren hegoaldean zeuden lurrak berreskuratu zituela.
- Gaztelako erregeak Toledo konkistatu zuela.
Alderdien eskaerak
Nafarroako erregearen eskaerak
- Cudeyoko monasterioa, Montes de Oca, San Vicenteko harana, Ojacastroko harana, Cinco Villas[2], Montenegro de Cameros eta Albako mendigunea Agreda arte berreskuratzea ez ezik, bertatik eta Nafarroaraino doan eskualdea eta Antso IV.a "Peñalengoa" hil zenetik jasotako errentak ere berreskuratzea[3].
- Gainera, enperadoreak Gartziari indarrez kendutakoa berreskuratzea, hau da, Naiara, Grañón, Pancorvo, Belorado, Cerezo de Río Tirón, Monasterio, Cellorigo, Bilibio, Meltria, Viguera, Clavijo, Berberana eta Lantarón[4].
- Belorado izatea[5].
- Orduan berriki kendutako gazteluak bere errentak barne Quel, Ocon, Pazuengos, Grañon, Cerezo de Río Tirón, Valluércanes, Treviana, Murillo, Ameyugo, Miranda, Santa Gadea, Salinas, Zabalate, Malvecino, Leguín eta Godín hain zuzen ere[6].
- Gainera, Gaztelako erregeak Nafarroako erregeari maileguz emandako ehun mila zilarrezko markoak itzultzea[7].
Gaztelako erregearen eskaerak
Hona hemen gaztelar enbaxadoreen argumentuak:
- Errioxan dauden Logroño, Entrena, Navarrete, Ausejo, Autol eta Resa,[8] Araban dauden Estibalizko eta Divinako merkatuak, eta Durangaldea berreskuratzea.[9]
- Zaragozako probintzian dagoen Rueda de Jalón berreskuratzea ere[10]
- Era berean, erregeak Logroñon eta beste hirietan izandako errentak ematea, 100.000 urrezko markotan balioztatuak[11].
- Gainera, Gares eta Zangoza eta bertatik Ebroraino doan eskualdea[12].
- Tuteraren erdia izatea, amaren partetik jasotakotzat zuelako, Tutera inolaz ere Nafarroakoa zela esanez[13].
Ebazpena
Ingalaterrako erregeak emandako erabakiaren bitartez, 1158an izandako mugak, Alfontso VIII.a Gaztelakoaren erreginaldiaren hasierakoak, berrezarri behar zituzten[14]. Hau da, Nafarroako Erresumak Errioxa gehiena eta Bureba uko egin zituen hamar urtez hiru mila marabedi jasotzearen alde, Burgosen lau hilabetero ordainduta.
Nahiz eta laudoa esplizitua izan ez[15], historialari batzuen arabera[16] laudoak Nafarroako Erresumaren Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren jabetza berretsi zuen. Besteek, aldiz, Nafarroako Erresumak Gipuzkoa, Durangaldea, Errioxako Leguín eta Zabalate eta Araba Añana gabe mantendu zituela uste dute. [17]
Henrike II.aren ebazpena inpartziala eta bidezkoa izan omen zen eta ondorioz, bai batzuk zein besteak ez ziren konforme geratu erabakitakoarekin.[16] Hala ere, zenbait historialariren ustez, azkenean praktikan Henrike II.aren laudoak mesede gehiago egin zion Gaztelari Nafarroari baino, errege ingelesak erresuma piriniarra lehiakide gisa ikusten omen zuelako Akitanian.[16]
Laudoa zein aurreko itunaren latinezko testu jatorrizkoak Londresko British Museumean daude.[15]. Hona hemen laudoaren testua:
« | Henricus Dei gratia rex Angliae et dux Normandiae et Aquitaniae et comes Andegaviae, carissimis amicis suis Aldefonso regi Castillae et Sanctio regi Navarrae, salutem.
|
» |
Hau da, Gaztelako Erresumak Logroño, Navarrete, Entrena, Autol, Ausejo eta bere eskualdeak eta Nafarroako Erresumak Leguín, Zabalate eta Godíngo gazteluak eta hamar urtez hiru mila marabedi urtero lortu zituzten.
Ondorioak
Laudoa ez zen gaztelarren ezta nafarren gustukoa izan. Gaztelako erregeak ez zuen errespetatu[16] eta 1177ko uztailean Cuencan Aragoiko erregearekin batera, eta berriro 1179ko martxoan Soriako Cazorlan, Nafarroako Erresuma[14] eta islamdarren lurraldeak banatu zituen. Mehatxua Antso VI.a Nafarroakoak, 1177ko apirilean, laudoa martxan jartzea eta erresuma bien arteko muga Naiara eta Logroño artean kokatzea erabaki zuen.[17]
Nolanahi ere, Bizkaiko mendebaldea, Enkarterri zein Bizkaiko Jaurerria, Gaztelako Erresumaren kontrolpean zegoela, ez zen inoiz ordutik aurrera nafarren eskuetan izango.
Erreferentziak
- Honela zioen ituna latinez: "Hoc est pactum et conventio quae facta fuit inter Aldefonsum regem Castillae, et Sactium regem Navarrae, avunculum suum, de querellis videlicet quas inter se habebant, ut judicio regis Angliae sibi satisfacerent.."
- Orain Errioxako Siete Villas eskualdea dena
- "Petit Sanctius rex Navarrae, Cudeio monasterium, Montem de Oca, vallem Sancti Vincentrii, vallem de Oliacasto, Cingovilas, Montem Nigrum, Sera Alba usque Agredam. Haec omna repetit, et quicquid est infra haec versus Navarram. Et istius terrae petit universos redditus a tempore obiit rex Sanctius de Penalen."
- "Praeterea petit haec quae imperator abstulit regi Garsiae patri suo per vim, scilitet Nageram Castellum Christianorum et Judaeorum, Grenion, Pancorvo, Belforaz, Cereso, Monasterium, Celerigo, Bilibio, Medria, Veguera, Clauvero, Verbea, Lautaron."
- "Conquiretur etiani de Belforazt, quod imperator reddiderat regi Garsiae"
- "Praeteres petit sibi restitui ab Aldefonso rege Castellae possessionem castrorum novissime sibi ablatorum cum fructibus inde perceptis, et quicquid habiturus esset, si non esset inde ejectus."
Sunt autem nomina castellorum haec: Kel, Ocon, Pazungos, Granion, Cereso, Valderocanas, Trepeana, Muriel, Anuhugo, Miranda, Sancta Agathea, Salinas, Portela, Malvezin, Leguin, et castrum quod tenet Godin. - "Praeteres petit rex Navarrae sibi restitui a rege Castellae, usque ad summam centum milia marcarum argenci, rege Sanctio hodie in Navarra regnante, satisfactionen regi Aldefonso offerente de omnibus querelis suis secundum arbi trium baronum utriusque vel serenissimi regis Argliae."
- egun Andosilla udalerrian dagoena
- "avunculo suo sibi fieri restitutionem de Logronio, de Allena, de Navaret quod est citra Ribarobia, et de Agoseia, de Abtol, de Arresa, de Alleva, cum suis mercatis, scilicet de Estivalez, et de Dunna, et omni jure suo de terra quae dicitur Durango"
- "Conqueritur etiam, petit restitutionem sibi fieri a praenominato rege Navarrae, de Roba quam injuste detinet."
- "Petit etiam frutus quos percepit saepedictus rex Navarrae de Logronio, et de tempore invasionis, et damna quae intulit terrae ejus, eam depraedando et comburendo, quorum omnium summam aestimamus fere centum millia marcarum auri."
- "Praeterea petit Pontem Reginae, et Sangossa, et totam terram quae est ab iis duabus villis usque ad flumen Yberi"
- "Petit etiam mediatatem Tutelae ex causa maternae successionis quam comes Dalperg donavit reginae reginae Margaritae sobrinae suae, quae uxor fuit regis Garsiae et avi ejusdem regis Aldefonsi, cum jam dicta Tudela nullo modo pertinet ad Navarram."
- Elizari Huarte
- José Ángel Lemak eginiko transkripzioa
- Urzainki
- José Luis Orella: "Gipuzkoa y sus relaciones con Nabarra y Castilla en 1200" liburuan mugak Nerbioi eta Baias ibaietan kokatzen ditu, Itziar eta Durango Nafarroako Erresuman ere kokatuz
Bibliografia
- Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria. (1998). La Navarra marítima. in: Ensayo y testimonio. (1. argitaraldia) Iruñea: Pamiela ISBN 9788476812938..
- Elizari Huarte, Juan Francisco: "Tiempos de ruptura, tiempos de sosiego", "Historia Ilustrada de Navarra" liburuan (1993) Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5